39 Izaera sex

Izaera sex

Ni hala banaiz ziur zuregatik

Amaren barnean luzatzeagatik

Hanken artean zintzilikatzeagatik

Bat batean zakil eratzeagatik.

Neure bizia duzu baldintzatu

Ta ni arra nauzu bilakatu

Nere izaera eraiki eta osatu

Bizigandiko pasaportea balidatu.

Zu gabe neska nintzateke

Ta hanken arteko izana alua nuke

Hileroko odolak isuriko nituzke

Eta ama ere bihurtuko ninteke.

Eta bat-batean nere baitan

Haurra berriro espantxan

Ni bezalako fetusarra sabelan

Edo emea,neskatila,agian.

Hazi eremu emankorra barnean.