Poesía 1991 - 2006

Naparnean

Denok gara euskaldun,iturri berekoak
Denak herrikoak,denak antzekoak
Idorrak itsasokoak,bustiak lurrekoak
Uhainak hondarra du hezetzen,barneraino du bustitzen.

Hondartzatik naute atera,ahurka jalgirik bortizki
Hondartzakoa ez naizela diote orain denek ozenki
Nola ezetz,nungoa naiz bada ?doihukat oldarki
Ama lurra da hazitzen,sorlekua galdu arren .

Hainbeste urte lehorrean,galdu omen dut nortasuna
Mendikoa naizela diote ,ez naizela itsasduna
Ahantzi dute ur gazia izan dudala beti laguna ?
Lurra ez da loratzen urak ez badu hezetzen.

Nahiz eta ez aitortu nahi,area naizela da ageri
Itsas uhainetan aparrez naizela ibili argi nabari
Malkorik gabeko bizian bihurtu al naute gari ?
Izaitea ez da galtzen, iñork ez badu ahanzten.

Bustia dadukat arima,gorputz lehorra eduki arren
Ekizpien indarrek lehortu naute ,aska nauzue arren
Ama itsasotik bainator ,olatuen bihotzatik omen?
Amodioa ez da itotzen ez baldin badu norbaitek laguntzen.

Euskalduna izateko badut lizentzi
Euskalduna naiz,ez iñoiz ahantzi
Arrozkeriaz behingoz mesedez erantzi
Euskal soinekoz otoi zaite jantzi
Ama uka ez dezan esan iezaiela Santzi.
                                                                  Xubiltz