Prosa

59 Maite gaitu- Maiatz

Zenbat izar bada zeruan?Haurra kondazan ongi.
Zenbat uhain bada itsasoan?Haurra kondazan ongi.
Zenbat hosto hil bada haizean?Haurra kondazan ongi.
Aita ezin dut...Ez dakit.
Beno,kondazan hasarretu baino lehen!
Eta haurra,negarrez urtzen.
-Ale ezazula konda,ez da deus,maitea.
Eta haurra negarrez,aitaren begiradaren bila,amodioaren txeka.
Xotinka hasi da,xotinka ari da
Xotinka,inka,inka.
-Aski da! Hainbeste negar!
Ixo behingoan!
Haurra izuturik,ezin konda,ezin nigar,ezin mintza.
Eta,Zart!!!
Ipur mazelan!
-Ama,aaa!!! Haurra karrasika,Ama,aaa!!!
-Zer da hemen??? Zer gertatu da bada???
-Beti nigarrez ari dela.
-Aitak jo nau!!! Nigarrez amaren besoetara.
Izarrak kondatzeko esan dit,xotinka.
Uhainak kondatzeko esan dit,gaisoa.
Hostoak kondatzeko esan dit,gaistoa.
-Beti berdin bukatzen duzue!
Beti ez obeitzegatik!
Eta haurra negarrez amaren begiradaren bila,amodioaren txeka.
-Ez gehiago negarrik egin.Ale maitea.
Eta haurra xotinka.
Xotinka,inka,inka.
-Aski da!isil hadi behingoan!
Haurra izutzen hasia,ezpaita lehen aldia.
Eta,Zart!!!
Ipur mazelan!
-Aita,aaa.!Haurra karrasika.Aita,aa!
Ale,hator pollita,ainitz maite haut.
Eta haurra xotinka.
Eta aita muxuka.
Eta ama begira.
Bihotzak hunkiturik,begiak bustirik,
Doluz beterik,hor gaude isilik.
Neskatxaren irriñoak barkatzen gaitu.
Merexirik ez dugu,nik ez seguru.
Bainan maite gaitu,maite gaitu,maite gaitu.

Xubiltz