Poesie 1991 - 2006

Margoa

Koloreak hitsa lurrindurik,lainoa airatzen baitago
Amets xurixka iduzkiak bilakatu baitu margo
Lo bare eta isil huntatik inguruak erneago
Iratzar bidean hago!
Gero eta argiago!
Lanbro hezetsu denen gainetik dagertza aritz eta bago
Itsas aparra lagun harturik,Baztan sortu arrago.

Urdin ilunak,horail argiak,dena bizi ta kolore
Tanta gorriak oihal erdian bihur soroetako lore
Beltzak bizirik,txuriak hilik,arropa jantzi eta more.
Oi sortzearen zapore!
Erditze enperadore!
Forma alaiak,noranahintza,kolorearen tutore
Argiak ez du.lainoaren aurka,inoiz emanen amore.

Nagusitu zaigu egun argia,sortu baita luzarako
Gaua ez dela itzuliko,gaurtik badakielako
Ilunik gabe,lainorikan ez,goiz hitsarikan ez dago.
Hi gorri, dilindan hago!
Lur kolore betirako!
Zuretzat argi,beti oskarbi,esker eta omen zuretako
Mendian giltza,itsas atea,zeu arragoen gako.

                                                                                  Xubiltz