Gure herria komedia musikala Lizarra Garazi bizirik zegoen aroan idazten hasi nuen. Euskal Herriko kondaira oinarritzat harturik, lehen inbasioetatik, hau da zeltena, barbarioena eta erromanoena, gaurko egunetara doan ixtorioa da, umorea barne, politika abertzalea nagusi.
Testoan irakur daitekeen bezala antzerki hau autodeterminazio bozketa baten egunean bukatzen da, ETAk armak bazterturik eta abertzale guziok bat eginik.

Hamar urteren buruan gure herriak bizi dituen egoera plitikoak erakusten digu komedia honek ikusten zuen irtenbidea okerra zela, armak uzteko xedea aise lehenago agertu baitu ETAk. Halere hor dago, bertsoz, musikaz, antzerkiz eta dantzaz egindago komedia hau.
Neure web orrian daukat ezarria ea norbaitek bere gain hartzeko indarra badaukan. Nahiko luzea den lan honek Euskal herriak iragandako kondairako pasarte gehienak iragaiten ditu, Nafarroako erreinua eta frantses iraultza barne. Iparraldeak leku berezia badauka hemen, usu nahiko ahantzia baita halako lanetatik, halakorik baldin badago behintzat.

Horra beraz GURE HERRIA Komedia musikala.