14 Izengabeko arima

Izen gabeko arima

Izen gabeko arima,izaite mugagaitza

Hutsean igerikan

Zaude

Elurrezko hedoietan

Daude

Zure ohiko negarrak

Zure betiko irriak

Zure kantu eta hitzak

Mugatzen zintuztenak

Zu osatzen zintuztenak

Lurrean zenituenak.

Zure azkeneko azkenak

Iñork ahaztu ez dituenak

Hegaldakan ari zira

Airean galtzen ari dira

Galtzen ari dira.

Ez!Bazatoz!

Lainotik isuriz

Igeriz

Euriz.

Ez! Bazatorkigu haziz.

Ez!Bazatorkio

Bizi berri horri

Berri hori hazi

Hasi

Sort hadi,sort hadi sort hadi.