20 Kreatu baino lehen

                                                                                Kreatu baino lehen

Non arraio gorderik ote dago Jainkoa ?
Non lurra eta itsasoa ?
Non hego haize epeltzaile gozoa?
Non enbata buruzagi gaistoa?
Adan, Eba, Darwin eta bizi osoa ?
Inor, inon, inozoa…
Zer demonstress ari zen kreazioa baino lehen Jainkoa?
Espazioan hegaldakan lotan? Itsasoan igerikan itoa?
Bera ere kreatu ote zuen kreazioan?
Bestela, Zer, Nola, Non, Lehen?
Kreatu gabeko kreatzailerik ez daitekela nioke
Explorer eta Mozilla : Kreatzailea noizpait sortu ?OK?
Kreatu gabeko batek nekez mundua krea lezake
Jainkoa kreatua egon balitz, zer alperkerietan ari zen lehenago, porro eta ke?
Edo Noeren antzeko arnolari fina izanez, horditurik lo ote?

Dena badakien interneten egin so mesedez
teklatuz: Non ostias zegoen Jainkoa sei egunez?