31 Aspertutik nago

Asperturik nago Asperturik nago, zerez ez dakit arren, handiez, frantsesez, gauza bera baita omen. Erasoa ez dute maritimoa, idorra baizik hemen, handikeria ez terrestrea, bai lur kanpokoa, omen. Ez ditut maite, denen gainetik baitaude hemen, La France dela rance ez dira ohartzen, omen eta giza rightsetatik bizi dira denak hemen, nahiz eta zozo eta asto, oro dute on, omen. Putz baten iduri jalgi da Sarkosy, hemen, handikeria bazkatzen, handikeriz bazkaturik, omen. Zer nazka , euh, euh, oh la la eta merci, hemen, hori bai eskua emanez dena konpontzen, omen. La pointe de la pointe, eta zer esan hizkuntzan, hemen, mintzaira hoberena baitute, aberatsena, omen. Eta iraultza, la république eta la grandeur, hemen, bainan errespetua ahantzi dute dans l’hexagone, omen. Eta frantses ona ez dena, paysan bat da hemen, nik pirata izan nahi dut, itsas gizon izeneko, hemen. Frantziko somaliar uretan erasoz eraso bogatu, hemen eta uhain gainetan Le eta La France aurkitu, kasualitatez omen. Denak dantzan ezarri, mutu dantzan omen, ea behingoan isiltzen diren eta ikasten. Amen.