41 Telesforo eta Andaluziako kuartela

Telesforo eta Andaluziako kuartela

(Ni izan balitz bezala kontatua baina egitan nere 
lagun baten egiazko kontakizuna da)


	Mila bederatzirehun eta hirurogeita hamabian, Ondarrutik Galiziara 
soldaduska egitera ereman ninduten eta laster handik Andaluziako Cadiz lurraldean dagoen San Fernando herriko La Carraca kuartelera. Nik ez dakit arazo politikoengatik harantz ereman ninduten edo baina Galizia etxetik hurbilegi izateagatik eta senideak orduko euskal politikan aritzeagatik, Espainiako beheraldera igorri ninduten.

	Harat iritsi nintzenean komandantearengandik nahiko hurbil ezarri ninduten eta bere kontrolpean zegoen «koadro teknikoan» izendatu. Nere lana nahiko erreza zen, toki militar hartan zegoen megafoniaz edo sonoz arduratzea nuen, bai soldaduak mikrotik deitzea konbokatuak zeudenean, baita musikaz kuartela alaitzeko behar zenean ere. Halere, lan garrantzitsuarena goizeko zazpietan kaserna osoa esnatzea, iratzartzea eta tente jartzea zen. Horri Hegoaldean diana jotzea deitzen zaio, eta bitxi bada bitxi, neri, lagunaren izenean istorioa kondatzen ari zaizuen horri, gauza bera gartatu zitzaidan, ni ere soldaduskako tronpeta jole eta kuartel iratzarle izan bainintzen. Leku hartan,beraz, Andaluziako kuartel hartan nengoen, eta egun guziak disken artean iragaiten nuen. Musika beti berbera izaten zen, bakar-bakarrik hiru LP baitzeuden:  lehena Manolo Escobar espainol kantariarena , bigarrena militar martxak zituena eta hirugarrena andaluzadez betetakoa. Hiru LP horiekin batean beste bi single txiki baziren ere, ahantzi gabe derrigorrezko irratia. Beraz kuartela musikatzeko aukera horiek nituen, besterik ez.

     Halere, irekidura batzuk zabaltzen hasten zitzaizkidan, batez ere nere postuaren ardura zeukaten lau sarjentuetako batek nahi nuena ezartzeko esaten zidanean, besteek beti gauza beretan aritzen baitziren, batek andaluziarrak ezarri behar nituela, besteak militar martxak eta azkenak Manolo Escobarren kantak.

     Uda hartan handik ateratzeko baimena eman zidatenean, Ondarrura itzuli nintzen, Euskal Herria hain urrun eta luzaz ikusi ondotik. Eta hantxe nengoenean zerbait polita bururatu zitzaidan, Andaluziako kuartelera etxean nituen «Ez dok Amairu »-ren diska txiki batzuk ereman nitzakeela, bai Benito Lertxundiren batto, baita Mikel Laboa eta Antton Valverderen bana ere. Gainera nere gostuko musika ezartzeko esaten zidan sarjentu hark ez zuela begi txarrez ikusiko euskal musika berri hura banekien, denetaz futitzen baitzen eta bost axola zitzaizkion denak, beraz erabaki hori tinko hartu nuen. Beste burutazio bat ere izan nuen buruan itzulika, diska haiekin batera beste diska bat bainuen, orduan debekatua zegoena, Franco eta Carrero Blancoren denboran ilegala zen Pantxo eta Peioren diska berria, «Lepoan hartu ta segi aurrera». Zer egin ? Ereman ala ez? Eta harrapatzen baninduten? Gazteriak bere baitan dakarren ausartasunez, nere pardelean sartzea erabaki nuen eta Andaluziako bidea berriro hartu nuenean, zimikoz beteriko ikara batek bidaia guzian gainerasotu zidala aitortu behar dut.

     Nere ohiko postua berreskuratu nuenean, deus ez zen aldatu, koadro elektrikoa, ondoko komandantearen egoitza, lau sarjentuen itxura kaxkarra, ezta aldamenean zegoen sarrera eta kanpotik bazetozen guziak aterpetzeko logelak ere, dena kuarteleko ate nagusiaren ondoan baitzegoen. Poliki-poliki nere diskak ezartzen hasi nintzen, beti sarjentu haren aginduan nengoenean, eta kuartelera soldadu euskaldun berri bat zetorrela ikusten nuenean, “Ez dok amairu”-ren kantu batekin esna nintekeen, bere gogoa itzulipurdika emanez, zalantzarik gabe. Nola demontre entzun zitezkeen halako diskak Andaluziako kuartel batean, ezta ? Gauza bera egiten nuen euskal bisita bat zetorrenean, kanpoko noirbait egun bat pasatzera zetorrenean edo etorri-berriaren itxura erregimenaren aurkakoa zirudienean
      	Izkutuan, gorderik neukan beste diska gutxitan ateratzen ausartzen nintzen eta emeki-emeki urrats horri lotu nintzaion, lehenik bakarrik nengoela, baina gero eta usuago, asegurantza mantso- mantso harturik, jakinez, Euskal Herritik eta hango diktaduraren aldeko zerbitzuetatik aparte, inork hemen ez zekiela diska hori 
debekatua izan zitekeenik ere. Beraz ausardiak duen indarrek bultzaturik, Pantxo eta Peioren kantua ezartzen hasi nintzen eta horrekin kuartel guzia goizeko zazpietan esnatzen.

      Hala ere, kasu handia eduki behar nuen, diskaren hastapenean Telesforo Monzonek xoragagarrizko hitzaldia botatzen zuelako, Donostiako meeting edo mitina batean grabaturiko aldarria: « Abertzaleok, maila eta mota guztietako abertzaleok, baina abertzaleok...... » hitzekin hasten zena, eta hura derrigorrez baztertu behar nuen bigarren zatira zuzen-zuzen pasatuz, “Lepoan hartu eta segi aurrera” kantura iritsi arte. Arazorik gabe hamarka aldiz egin nuen eta ene xelebrekeriaz hain harro nengoen segurtasun ainitz hartu nuela, banekielako ezer gerta ez zekidakeela, nahiko baitzen kontu pixka bat ematea.

     Baina behin, arratsaldeko txanda bukatu nuenean, eta jakinez goizeko zazpietan ni berriz itzuli behar nintzela jendea iratzartzera,  lehen zatia baztertuz, eta besoa kantuaren lekuan emanik, diska prest puntuan utzi nuen, ene lagun bati lekua utzi baino lehen, berriki bi baiginen koadro elektriko hartan. Lagun haren lana zen ni iratzartzea seiak eta erditan edo, nere lanpostua har nezan, baina hainbeste pena eman nion, lo gehiago egiteko parada eman zidala eta neri fabore bat egiteagatik eta ez esnatzeagatik, bere gain hartu zuen diska hura ezartzeko lana, zer egiten zuen jakin gabe, orratza eskuan harturik diskaren hasieran emateko gisan. Eta ni ohean, danba lo, «Abertzaleok…» oihua entzun arte. Zer debru gertatzen ari zen, zer ari zitzaidan Telesforo oihuka? Zer sakona izan behar nuen kuarteleko presondegiko ziega edo kalabozoa? Ikaraturik, jeiki nintzen, “Eto ke e?” nere ondoan lo zeuden beste andaluziar iratzartuen galderen erdian. Ahal bezain laster jantzi eta handik hurbil