26 Viagra- oroitzirriak

Viagra

 

Kultur seminarioa urtez urte egiten genuela eta, behin Elizondoko Santxotena jatetxean kasualitatez afaltzera suertatu ginela zirudien bainan ez zen batere hala.

San Martin hurbiltzen ari zitzaigula eta,Philipperekin beste lagunei zilimiska zonbait egin behar geniela pentsatu genuen,zer aldiz ez jakin.Bere Donibane Lohizuneko dendan solasean ari ginelarik argia piztu zitzaigun,viagrarekin gure taldeko adintsuei zerbait egitea.Gehienak,Mikel salbu, gu baino zaharragoak ziren,hirurogoi urtekoak

gutxi -gorabehera eta Viagrarena ideia ona izan zitekeela bururatu zitzaigun.Berehala muinak dantzan ezarririk xede guztia muntatu genuen.

Lehen lehenik ondoan dagoen lagunen farmaziara hurbildu nintzen, Jeannot Péré adiskide botikariaren laguntzaren eske.Gure xedea adierazi nion :beste lagunei Viagra pastilla batzuk nunbait oparitzea,nahiz eta nun eta nola oraino ez jakin.Eta ,hain garestiak izanik,beste kolore berdinetako botika baten bila aritu ginen bainan debaldetan ,urdin kolorezko pastilarik ez

baitzegoen,kolore zehatzekoak bederen.Pentsa haien arteko batek jadanik hartzea eta berehala kolorearen desberdintasunaz ohartzea,ez genuen halako arriskurik hartu behar. Péré jauna ni bezain kilimiskaria izanez, gozotegira hurbil nendin esan zidan ,segur Paries etxean txokolate edo goxoki urdinen bat izango luketela.Eta gibelean duten lantegira abiatu nintzen bertako txokolategileari bi hitzez egoera adieraziz. Berehala irriz hasi zitzaidan ,agian buruan zeukan txokolate motak Viagraren kolore berdina zeukalako.Kolorea hain zehazki ezagutzeko,berak ere noizpait hartu zuela bururat heldu zitzaidan.Eta lauki luzetxo batzuk atera zizkidan esanez moztu beharko nituela Viagrak daukan forma kubikoa ardiets nezan.

Zer poza nerea !Pastila bagenuen !

Farmaziara itzuli nintzenean irrifarren artean beste ideia bat izan genuen :Viagrako notiza baten fotokopiak egitea eta pastilarekin ere sartzea.Behin esana,bertan egina!

Laurden baten buruan berriz ere nere fotokopiekin farmazian nengoen .Philippe hurbildu zitzaigun eta gure asmoa aintzinerat zihoala konturatu zenean irriz hasi zen ere,Pérérekin komentario irringarriak eginez.

Orain txokolate hura moztu behar zen eta Jeannotek  bisturi bat bazuela esan ziguneko lanean hasi ginen farmaziako langile lagun guziek parte harturik,batek txokolatea ahal bezain ongi mozten,besteak notizak plegatzen,besteak aholkuak ematen eta Péré botikalariak zilimiska hura nola egin behar genuen jakiteko gosez ,galdera andana bat egiten.Azkenan lortu genuen eta ondoko dendara ,opari papera erostera, joan nintzen.Farmaziko guziek paketetxoak osatzen lagundu ziguten,zinta eta guzi.

San Martinetako bospasei egun falta ziren eta gure xedea aski ongi zorroztu genuen.

Biharamunean Baztanera nihoalarik,Elizondoko Santxotena lagunen jatetxetik pasatu nintzen gure asmoa esateko eta baiezkoa eman zidaten,larunbatean zazpi zortzi lagun etorriko ginela eta denei,afal ondoan opari bat eginen zietela.

Ados !Dena muntaturik zegoen !

Larunbata hartan Elizondoko tabernaz taberna ibili ginen,ohiko poteoa egiten eta nun afaldu behar genuen galdera gure artera azaldu zenean,batek Eskisaroira,besteak Galarzara eta gu Pantxitorenara joatea on litekeela esan genuen,gainera hilabete honetan eskuzabalak agertzen zirela eta afaltzera etortzen zen bakoitxari opari bat egiten omen ziotela luzatu genuen.Horrek sinestarazi zituen eta Santxotenaren atean ginaudelarik gure begirada maltzurrak gurutzatu genituen,inor ez baitzen deusetaz konturatu.

Sukaldera abiatu nintzen dena gertu zegoela adieraz niezaien eta jokoan sartzeko prest zeudela luzatu zidaten.

Denen erreakzioneak aztertzeko asmotan,zazpi lagunak mahai borobil batean jarri ginen.Hirurogeita hamar urteko Unai donibandarra,Mattin azkaindarra, eta Robert eta Noel baionarrak eta gaztegoak diren Mikel urruñarra, Philippe zirtzila eta zazpiok. Bakoitxak gustuko zeukana eskatu zuen eta azkenburukoak bukatu genituenean,zerbitzari gaztea hurbildu zitzaigun goxoki esatera etxeak bezero guziei opari bat egiten ziela eta mesedez har zezaten luzatzen zien huraxe.Niri ez emateagatik maiz etortzen nintzela erantsi zuen eta etxeko arras ezaguna nintzela ere. Eskerrak emanez denek paketetxo hura hartu zuten eta irekitzen hasi,zintatik hasirik,papera urratuz eta notizan inguraturik zegoen pastillak argira jalgituz .

Zer isiltasuna !Bat besteari begira zeuden eta nor bederak erreakzio arrunt desberdina izan zuen :

Noelek,bi pastilak hartu eta sakelean biharamuneko atxikitzen zituela esan zuen..

Robertek,baso bat ur hartu eta bat-batean biak irentsi zituen.

Unai bere ahalmena zalantzan ezartzeagatik jabeekin hasarre zegoen, ea zer pentsatzen zuten.

Mattinek bere muinak itulipurdikan ezarririk ea zehaztasun berezi bat bururat etortzen zitzaionik,hura sinesgaitza iduritzen baitzitzaion.

Mikelek,notiza irakurriz,nola hain ongi frantsesera eta batere faltarik gabe itzuli zuten .

Philippe isil-isilik eta ni denei begira,bakoitxaren esanaren aurrean barne irriz.Solasak gora eta behera zihoazelarik eta hogei minutuen buruan,Mattinek susmo txarrak izan zituen eta ni sukaldera sartzen ikusi ninduela esan zuen,are gehiago zerbitzaria guregana berriz etorri zenean eta irriz ikusi zuenean.

Azkenean gure zilimiska aitortu behar izan genuen eta denek onartu zuten aski ongi muntaturik zegoela .Gaualdi osoa baten eta bestearengan ukan zuen eraginez mintzatzen egon ginen,aldiro irrifarrez lehertzen.Robertek bi pastilak irents ondotik sekulako eraginak izan zituzkela eta Unairen ohore ukituaz denak farrez egon ginen.Mikelek esandakoa pollitena izan zen ,hau da notizaren textoa ezin hobekiago itzulita zegoela, han- hemenka ,maiz astokeri beterik diren itzulpenak ikusten baitira,Noelena aldiz,zuhurtzeriaz beteta.

Jatetxetik ateratzerakoan gure adin bereko senarra han zegoen ,Maitena jabearen Hernando senarra,bere betiko lekuan,mostradore txiki baten gibelean egunkaria irakurtzen eta bere mundu berezian beti bizi izanez,gertatu zenaren berri ez zuen batere ukan.Inori deus esan gabe sakelean neukan pastilatxoa atera eta bere salmahaiaren gainean utzi esanez :-« Begira Hernando,Viagra pastila bat sobratu zaigu ,tori. » eta besterik pentsatu gabe,isil isilik hara nun bere sakelan sartzen duela eskermila bero bat emanez.

 

Donibanera itzuli ginenean lehenbiziko gauza Péré botikariari kontatzera hurbildu gintzaizkion ,baita ere biharamunean egin genuena.Gorramendin dagoen Lezeta bentara bazkaltzera hurbildu baiginen eta xarmanki jan ondoren mahaitik altxa eta tabernara kafe bat hartzera hurbildu ginen .Nik mahain gainean ,notiza batekin batean,bi pastila nahiez utzi nituen.Eta gu denak zerbitzaria tabernatik begiztatzen ea zer egiten zuen.Gure mahaia biltzera iritsi zenean berehala pastilez ohartu zen eta notiza eskutan harturik irakurtzen hasi .Bi segundu ez ziren pasa pastilak bere sakelan bukatzeko.Keinu arin batez eta inork ez zuela ikusten segurtatuz,deus gerta ez balitz bezala bere zarpan sartu zituen gure axeri begien aintzinean.

Berriro irrifarrez hasi ginela Jeannoti kontatu genion ere.

 

Xubiltz