sortzearen eztandak

 
Sortzearen Eztandak
Autor: Xabier "xubiltz" Soubelet
ISBN: 978-84-9027-554-2
EAN: 9788490275542
Editorial: ELKAR
Colección: IPARLUMA
Idioma: Euskera
Año de edición: 2016
Formato: RUSTICA
Número de páginas: 264
Tamaño: 215x140x20
 
 

Sortzearen eztandak, Xabier Soubelet: Eleberri batean, kreazionismoa eta eboluzionismoa parez pare ezartzea ez da txantxetako afera, are gehiago, umorezko probokazione batez, bat bestearentzat aurkari amorratuak direnei irriño bat egitea. Alde batetik, Darwin eta bere zerbitzari fedegabeak, bestetik Jainkoa eta bere morroi leialak, eta itxurazko guduka bortitz horren erdian, “Sortzearen eztandak” munduaren kreazioaren galderara nolazpait hurbiltzen da, bakoitzak dituen kontraesanak azpimarratuz.

Zientziaren deskubrimenduek erlijioak zalantzan ezartzen dituzte, bereziki munduaren sortzeari dagozkionak, eta ezin ukaturiko Big-Bangak Adan eta Ebari gaina hartu dien bezala, Jainkoak Big-Banga sortu omen duela dio, etsiturik, elizak eta horretan dago gaurko eztabaida. Non gelditzen dira, bada, irudi bat baizik ez badira behintzat, Biblian dagerten “lehen gizon-emazteak”, munduaren hastapenean izan omen ziren israeldarrak, Adan eta Eba, Noe, Moises, Abrahan eta besteak, horiek baino aise lehenago giza-erektus, habilis eta sapiens izan zirela jakinez? Edeneko ipuina idatzi zenean, orduko gizartea baizik ez zuten islatu, gaur egun ezagutzen diren aitzinamendu zientifikoak ezezagunak baitzituzten. Jainkoaren funtsean mehatxuek eta mendekuek leku hauta bat izan dute eta gizona izan den ikasle trebeak, mendez mende, emaztea gizarte ohitik baztertu ondotik, haren izenean desmasia gogorrak egin izan ditu, egiten eta eginen ditu oraino. Gure mundu ezagunetik kanpo hala ote da ere? Bizigarri litezkeen urruneko planetetako bizia lege berdinez osatuta ote da? Eta zer litzateke mundua emazteen eskutan egon izan balitz? Agian etorkizunak aitortuko digun sekretuetatik bat dugu, hemen, hor, han?

 

 

Il n'y a aucun article dans cette catégorie. Si des sous-catégories sont affichées sur cette page, elles peuvent contenir des articles.