Poesie 2007 - 2010

Net

Aol, wanadoo, terra ,euskalnet
Bemol, zoo, yerra eta cricket
Hitzekin behar egin laket
Zentzu dantzan egin ditzaten balet.

Hauxe dun mingaina, hauxe mihi luzea
Zer esan nahi horrek, esanahirik gabeko elea
Zoo, criket, bemol, yerra, batean esatea
Teknikaren eskutan al dago ulertzea?

Bainan , ez, hori ez duk hala
Zer teknika, pito edo kaka
Burua galdurik hor diat Salamanka
Banoa logika ikastera, Axularki Axularka.

Bainan moralak ez du gerorik
Ez hogoirik ezta ere zerorik
Bakoitxari bere nota, ez dut nahi hamarrik
Ez eta ere goiz honetan kate txarrik.

Aol eta bemol
Wanadoo eta zoo
Terra eta yerra
Euskalnet eta cricket
Hauxe bai ulergarria
Teknikarik gabeko zentzu berria

Hemendik zuzen bigarren urtera
Beste esanahi eroak ikastera
Eta hirugarrenera
Lizentziadun zuhurra izatera.

Eta lau, bost edo sei, eta masterra
Doktoradora iritsi eta hortik lerra
Eskutan harturik tinkoki mihizerra
Hizkuntzetan sartzeko mintza gerra.

Ez dunela ulertzen? Eta zer!
Hau ez dun ulertzeko, ez baita ezer!
Hik entzun, adi eta piper
Deus ez dunelako, akats edo oker.

Dena dago garbi, püra edo net
Hartu behar txartel eta eskutan ticket
.Es edo .Fr baino izan hadi euskalnet
Eta irrifar mozkorgarriz, edan baso edo godalet.