Poesie 2007 - 2010

Gora Oteiza

Jainkoaren bakardadea kreazioaren ama izan da
Haren aldeko amodioa, gizakiaren asmakuntza.
Kristok ematen dio jainkoari gizakien aldeko maitasuna
Eta izendatzen aita, izkutatzen den aita. Beste inork ez!
Zergaitik gordetzen ote da? Zergaitik izkutatzen?
Eta ni bere bila nabil, batean ziklistez jantzita hedoietan,
besteetan itsasoetan, hibaietan eta mendietan otoizka.
Zakarruntzi honetan erditurik utzi nauzu
Eta ni zure txerka, gorantz izokin baten pare,
inorantz ikerle baten pare.
Harakin baten antzera bildotsak hil ditut, zure bila
Hizkuntzalari baten erara, mintzairak ikasi ditut eta zu isila
Bainan Darwin Jainkoaren atzetik dabil
Zuhaitz batean lezeturik Adanen bila, habil
Aingeru bat lotan lekuko, hasarre, erdi hil.
Jainkoak mundua sortu al zuen bakar-bakarrik egoteko ?
Hala liteke? Ni ere bakarrik zuhaitz horretan nago bizitzeko.
Besadar hura makurturik, eraso egin zidan,
ea nor nintzen eta zer nekien esan nezan.
Eta bera nor zen? Berak ere ez zekiela nor izan
Eta izkutu guztien artean nortasunaren bila
Eta neregana, bere esku moldatzaile zikinekin,
lohiz beterik isilik, moldatu zuenaren lotsez eta ahalkez,
eta eskuak garbitzera,
gizaki eseriak ikustera,
gorotza isurtzen duten gizon eseriengana
Berak bing bang intestinal hartaz isuri gintuzten antzera
Wang chu, Nietshe, Blake, Apollinaire eta guztiak oihuka.
Hauxe da nere helburua, nere patua, espazio honetan,
eta jainkoa, munduaren sortzeaz garaituta.
Jainkorik oraindik ba al da ?
galdetzen dut, galtzak berriro lotzen eta brageta goratzen.
Bainan eternitatean denborarik ez dago
bainan zergaitik mundua sortu ez uler, ez jakin, ez onar.
Denbora eskutik erori arte
eternitatearen aurka asmatu duen denbora, eta horretan
bakar- bakarrik dagoela ikasten eta ikusten .
Eta hor dago kreatzaile soila, soilik, izadia laguntzat hartzen duena
eta bere antzekoa asmatzen duena
emearena,Eba, borobildua, lohizko eskuak titietan jira bira,
hezea, hezeak, ni berdin nere zuhaitz barnean sartuta, bustia.
Eta ama berria, Adan semea isurita, senarra utzita.
Aurrekondaira maitean hori bazekiten eta ozenki esaten zuten.
Mari bihurtuko zen Ebak lohizko Adan erditu zuenean
Atarrabi ona ukan zuen, bixkiak, eta Mikelats gaistoa.
Eta ni, inork jakin gabe nere zuhaitz barnetik, kuka-mikuka.
Zeru arreme izorratuta, euriz lankartuta, haziz sortuta eta isurita.
Jainkoak denbora sortu al zuen eternitatea izorratzeko ?
Gizona egin zuenean laster oker zebilela ohartu zen eta emaztea egin
Cezannek inpresionistekin egin zuen bezala, onartu eta ukatu
eta denak boteila batean sartu
eta itsasora murgildu
bainan lehenago Jainkoak eme botoila hortatik edan eta mozkortu, denboraz horditu.
Eternitatea galtzea ez zuen denbora galtzea
Lascaux-en arrastoa utzirik, hartzak atzaparrez paretak margoturik
Jainkoan bi jainko badirelako,
bat betikoa bestea hilaunekoa,
eta gizaberea bien mugan
bi jainkoen arteko muga bildurgarrian.
Beste batzuek diote Jainkoa hil dela
bere izkutuan, bere gordelekuan ikusi ez dutenak,
bainan nik ere ez dut ikusi
ez dut ikasi
Nahiz eta ibili, ziklistaz, Moskun, Brooklinnen,
txorien artean, itzalen artean, hedoietan.
Leihoen atzetik, berinaren kontra, eternitatea galdurik, ametsa sorturik,
haur bat ikusten dut eta agureme bat ere, fraile bat ere hor dago, mendebale iparrean,
eta denak jainko, nere baitan, Jainkoa gure baitan gordetzen delako,
eta ni bakarrik, hetsiturik, zuhaitzez mozorroturik, jainkoz jantzirik.
Eta bera bozik gabe dago, geldirik, denetatik aparte, ugarte urrun batean eroria,
eta ni hurbiltzen ari, zerua itzali den gau berri batean,
eta berriz bera, gizakiez urruntzen, gizakiak ukatzen, denen lekuko izan delako,
isilik, konplize galanta, lekuko paregabea,
Aita sainduak Nafarroa Isabel eta Fernandori oparitu zienean, adibidez.
Orain Jainkoak iheska hasi da, aingerua ere bai, ni berdin
eta horretan nere eskua, nere bihotza eta nere izena galdu ditut airean galdurik,
eguzkiraino, han, hodeien gaineraino eta eguzkia eskutan, ezin aurkituriko Jainkoa badabil, Batikanoko pinguino tropa bat azpitik gorantz begiratzen duten bitartean, hura ezin atsemanez, denak paperak eskutan, trufa paperak atzaparretan helduak, jainkoaren izatea frogatzen omen dutenak.Zer balio dute papera horiek? Ezer! Deusik ez! Tutik ez!
Eta nik leihotik boteila bat botatzen dut, Jainkoa preso daraman boteila bogatzailea, hutsa, bakarra, izkutatuta.Ez dadila hautsi, ez dezatela hautsi, almirante supremoa ez daitekeelako inoiz ito.Eta bitartean arra eta zizaria lurreko harriaren azpian, bizira datorren zizari librea, harri azpitik aterata, nere esku harrijasotzaileari esker aterazita.
Eta ni harri moldatzailea....estulka, Jainkoa bezala, belauneko minez, eri, gaixorik.
Bainan zenbat aldiz hil beharko dut ? Ni hemengoa ez bainaiz.
Zikina, lohiz beterik, putakumea hor datza, hedoi libreen azpitik, lurrean geldirik, gizona.
Eta jainkoa izpiluaren aurrean begira, besaulki batean jarria, ileapaindegiko alki batean eserita, beti ere eskutik denbora erortzen zaiona, eta eskua hutsik, bainan ez bakarrik, bi Jainko baitira, bat izpiluan dirdirez bestea harriturik begira et anartean gu, lurrean belauniko, izpilu gaberik.
Zenbat aldiz hil beharko dut? Ni hemengoa ez bainaiz.
Hangoa? Ipar mendebalekoa? Bihotzekoa ? Jainkoa bezalakoa ? Dakotakoa ?
Siux indioak totena adoratzen ari diren bitartean, zuek Dakota berriko putakumeak,
Ekain, Altamira eta Lascaux ukatu dituzuenak, Isturitze, Altxerri ezagutzen ez dituzuenak. Aluak !Zozoak !Zero hutsak ! Injuria-enekoak !Gernikako homo sapiens hijoputak, har ezazkizue igotzeko zurubiak, sekulan ez jeistekoak . Herriak ez du halakorik merexi, ez zaituzte beharrik !
Lorik ezin nago, nere ametsetan Cezanne eta Juan Gris dakusazkit eta idatzi nahi nieke, zer ikusi dudan esan diezaiedan, haurrek gogoz, memoria hutsez dagiten bezala.
Banoa, hegaldakan.Nahiko nuke arratsalde batez behintzat zu esistitzea, Jainkoa, arratsalde batez bederen bizitzea, txantxetakoa ez baita.

Gora Oteiza !
Hil daitezela Txillida, Joseba Arregui, zozoak, Diario vasco eta el Pais!Gaistoak baino ni ulertzeko gai izan ez direnak, bainan poderetsuak, haien podere gorotzez betetak.
Herriak ez die deus zor, haiek herriari aldiz bai. Ez diegu barkatu nahi. Bainan artistak ez dira.

Gora euskal abstrakzio librea!!!!!