Poetry and songs

Beltza 1976

Beltza 

 

Nola mundu bat kolore gabea 

Heriotzarat joan behar halako bizia

Sua gorria,itsaso urdina

Laino xuria,mendia berdea

Arrosa lorea,iduzki horia.

Bainan gorri,urdin,xuri,

Berde,arros ,hori.

Bihotzez esana:nahasmena nahigabea.

Dena beltz!Oro beltz!

Beltza,beltza belta.....

Itsuen zoria,hilen bizia,

Apezen jantzia ta heriotzarena,

Gaistoen begia ta ustelkeria,

1 Tristeen bizia ta nahi dukena.

Hau al dugu koloreen nahasketa?

Hau al dugu ederraren nahasketa?