Poesía cantada y canciones

96kantua- Ez emakume, ez ama, ez eme 2000


Ez emakume, ez ama, ez eme

Ez emakume
ez ama
ez eme
izan ezinik.

Itzal tantolak sapaiaren ertz hartan jarraitzen zuen,
beste ertz bat behar zuen,
baina beldurturik
beti, bere ertzean jarraitzen zuen.
Itzal tantolak beti ertz hartan
ezin handiturik,
ezin zabaldurik,
argia ezin sorturik
jarraitzen zuen.

 Ez emakume
ez ama
ez eme
ezin izanik.

Emakumetasunean
amatasunean galduak,
libertatearen ordez
segurantzari helduak.

Baina beldurturik….

Ez emakume
ez ama
ez eme
ezin izanik

igarotzen genituen
gure egunak.

                                Hitzak:Amaia Lasa
                                Doinua: Xabi Soubelet