Poesía cantada

Atzo tximist arin batek

 

Atzo ximist arin batek,ortoska,estali ninduen
Ustegabeko su haziz,ortziriz,bortxatu ninduen.
Sabela irekitan,trumoiez,garrez beterikan,
Gazterik hor nago,ortzanzka,errauts espantsatan.

Ertzerik gabeko harrobi gorrian,bultzaka
Sumendi suharrez izorra berrian,otoizka
Sabelaren printzetan sugarrez haunturik,oihuka
Gar hazi luhartzez kiskaildurik,uluka.

Jainkotsa sortu da itzal bideetan,nigarrez
Punpula gorritik errauts garratzetan,zotinez
Odol gaitzezko haizeak,ilazki ilunetan,marmarez
Bizobira darama erregin jantziez,mingarrez.

Xubiltz