Poesía cantada

Atzotikan

Atzotikan

 

Atzotikan bizi naiz bizi ekaitzetan

Itsasotik banoa,aska lurrinetan

Bihotza hasia zait egiz irekitan

Ausarta izango naiz gaur itsas ertzetan

Nahi baduzu nerekin sar amodiotan.

 

Ez naiz gaztea bainan bihotza bipila

Ez naiz egongo orain berriz hor isila

Horrengatikan ditut nik arrazoi mila

Altxatu nahi nuke bihotz baten bila

Maite dudan zurea gaur izan dadila

 

Ausart izateko gaur izan behar gara bi

Prest al zaude egiteko gaur nerekin kabi

Kontseilari bezala,hartu Atarrabi

Egon argiz beterik egon zaite adi

Adinan sartua da zure lagun Xabi.

 

Nerekin poesia ta mundu artista

Aukera honek badu zerbait masokista

Galduko al duzu gaur daramazun pista

Nerea ez da erresa izan behar lista

Ekaitzez da egina bihotzen tximista.

 

Bertso suhar honetan nere amodioa

Bihotzetikan irten irekitan doa

Nahi nuke bihurtzea gurea beroa

Ez galtzeko berehala daukan balioa

Argira sortuko al da harreman serioa.

 

Kantu hau badoa ta nere bihotz mina

Olerki eta doinuz gaur dago egina

Zu neskatxa polita, saltari arina

Azken lorea gaurko nere erregina

Itsasoak darama nere kriolina.

 

Uhainek jotzen dute gaur doinu tristea

Luhartzera banoa, ez nauzu gaztea

Ausartze gabekoa naiz ,barkatu maitea

Itsasaldiak barnera nau eramatea

Nahiz ta gogorra zaigu bioi jasaitea.

 

Asko maite zaitut nik,hori ezin uka

Bainan aparra husten ari zait apurka

Bizi berri horretan dut hainbeste kezka

Gogoan erabakia hartzen dut negarka

Barka ezazu maitea ,barka nauzu neska

Bihotza geldituko beti garrasika. Xubiltz