Poesía cantada

Hilauna

Hilauna

Hilauna beti baita, ohiduraren aita
eta horrengatik behar maita,
ohiduretan hamaika, soilik doihukat: barka!
Zahar, ez altxa hilaunaren aurka

Hilaunari irauna! Betikoari iraina
gazteari laidoka ari adina
eta hartu nahi gaina, zaharra zuhur baina
hilauna izan zela ez ahantz jauna
Aparra alaba badigo zinpartez      
Kresala amona badabil agurrez      
Amarengandik semea daira xotinez
ohiturak hilauna ito nahi irainez    

Hau ez duk ez ohitura nahiz errepikadura
hilaundik isuriz doa ura
hilaunetik heldura, lurretikan zerura
iraundura gaur ez dut gura

Hilauna zuten gurtu, gero ohitura bihurtu
eta Jainkotzat hartu,
bere izenean oldartu, hilaundarrak iraindu,
odol xuriz gorrotatu
Aparra alaba badigo zinpartez
Kresala iloba badabil agurrez
Amarengandik semea daira negarrez
hilaunak ohiturari borroka eginez

Lehengo ohitura apurtu, urre lainoz izurtu
ahanzpenaren uretan sartu
iturria agurtu, alukeritan urtu
hilaunaren funtsaz trufatu

Lehen urratsa ahaztu eta itsu bihurtu
arbasoak uko ta ez aitortu
ahantziz hilaunetik ohitura dela sortu
eta aita behar dela maitatu
Aparra alaba badigo zinpartez
Kresala amona badabil agurrez
Amarengandik semea daira xotinez
hilauna ta ohitura biek elkar maitez

 

{xmp3}9hilauna.mp3{/xmp3}