Poesía cantada

Mugitu pilota

Ehun urte ,ehun mende,  Euskal Herria  jota
bi aldeetako joleei  zinez, bost axola,
ezer  ez zaie inporta, noiztik hasi ote joka ?
Besteen menpe garen herria beti malkoka
 Batzuk sasi iraultza, besteek karlisten aurka
Frantsesen handikeriz euskara trufaka
Euskal Herrian  ere nork ahantzi diktadura zanpaka
Mendez mende hiru herriak beti gorabeheraka

Urteak pasa ta haienak, egin nahi izan gaituzte
mintzairaz, izaitez, arrozkeriz bete
gure artekotan, ez da pasa sekula debalde
biziak gure arteko asko haienak bilakatu  dituzte

Bainan hementxe gaude mendez menden ondorioz
burua altxaturik  euskararen  medioz
erantzuntzat  legea kartzela, errepresioz
asperturik gaude bien eraso arerioz

Nafarrotik ukatuz, euskaldunen odola
mila bostehunta hamabitik dena dago hol-hola
gero Ikurriñari har gorroto, eta nafar erredola
inbasio hartatik nahi dute izatea espanola.
Iparraldean instituzioaren alde gure hiruetan
t’armen aitzakia isildu zaigu denetan
xede bakarra gu izatea da euskal herrietan
baina kasu ez urtzea berriz ere malkoetan

Beharko dute behingoan  mugitu pilota
ez badute nahi segitzea elkar mutur joka
Hau ez da herri kirola, nahiko harri eta soka
tira, gurekin elkarrizketa, toka eta noka
Geroa zer bihurtuko, nehork egun  ez daki
Zazpiak bat leloak etorkizuna  behar du ireki
amaren bihotz baitan, zabalikan  bi begi
euskara bizi zedin baitzen jaio ta  jeiki


Etorkizuna baitugu askaziez egina,
euskal nortasunez mendez-mende beti erina
aski egur eta kate, eta burdinen mina !
Gora hetsigabeko herri isilaraz ezina !
ez da hain agure, Ustaritzeko biltzarraren adina
are gutxiago Mitterrandek kantaturiko ,gezur fina
Herria xehatu zuen, Gernikako herio hegazkina
Oihu etsaia egin zutenean  Nafarroa Euskadi da

La, la, la…..lalala, lalala,, lalala    Gure aurka beti  gerturik  lege ta inbasio, Armamin, zanpatze, ahalke, ta herio ;  Euskal herria da gure, hau baitoa serio, utzi bakean eta sekulako adio

{xmp3}13mugipilotaona.mp3{/xmp3}