Poesía cantada y canciones

93kantuak-Erosoa erasoa 2013

                                                  Erosoa, erasoa

                                                                                       

Bizia aurrerantz badoa, iturritik behera, errekatxoa

Ibaia hazturik eta bizi gogoa, bistan dago itsasoa.

Giza nola din eta nora doan? Derdin, gizakumea badoa

Ur jauziz, txinpartez, edo putzuz ,uretan dago erdi itoa,

Erosoa erosoa, laket ur erasoa

Erosoa erosoa, oi beldurrez jasoa

CGE

Zalantzez beterik,badabia,arroketan urrats pausoa

Ur sakona saihestu nahirik, itzuriz ur jauzi garraioa

Ito ikaran baitabil orain,  etsai du naufragioa

Igerikan baino, harriz harri jauzika, ukatuz jarioa

Erosoa erosoa, laket ur erasoa

Erosoa erosoa, oi beldurrez jasoa

Zuhur bideak dagi zuhur gogoa….  Zenbat? Zer? Nola? Noraino?

Neurtu, konta, tinka eta kanta, hau ez da erakatsita baino

Ur,lur,zur, argi ausarta baino nahiago uzkurra den laino.

Ertze lehorreko lasterbidetik, bizi gogorik, ez,egundaino

 

Erosoa erosoa, laket ur erasoa

Erosoa erosoa, oi beldurrez jasoa

Ur bazterrean dantzuen oihartzuna, kobazuloarena

eztena, ezpata, eta ordena, ohituraren aldeko hurrena  
itxura baizik maite ez duena ,nor etsai banan ez dezakeena,
uretatik libre ibili  baino, buru makur, ohikoetan dutena

Erosoa erosoa, laket ur erasoa

Erosoa erosoa, oi beldurrez jasoa

Uretan gizak bide zuzena, funtsean murgilduko duena
hauspotik, haize firfir ozena, paretik dantzut dei ozena

Arrisku, argitsu!, Sor ta, hilbide! Itogaiaren patu zuzena

Itsaso zabaleko murgilgai, adarrarena adi, hau azkena

Erosoa erosoa, laket ur erasoa

Erosoa erosoa, oi beldurrez jasoa

Giza nola jina eta  nora joana?  Gizakume, hator arren hona 

Salbabiderako  iritsi zaigu/ burrustan aukera, uhain bana

Ibaiari betiko agurra, menditik zetorkigu ur ona

Itsasorantz baderamakigun ohituretako etorkizuna

 

Erosoa erosoa, laket ur erasoa

Erosoa erosoa, oi beldurrez jasoa