Poesía cantada

Alderantzizko bidea

Alderantzizko bidea

Alderantziz baledi mundua egun hasirik , oraiaren zilbor hestea tinko eskuraturik
leize sortzerainoko sokaz trezatu bidetik, mendez mende atzerantz, gizakiari so eginik
gizaz giza, adinez adin atzeraka abiaturik, aurreko bidea harturik

Betetzetik hutsera gure bizia abiatuko litzateke
Eta nondik gatozen ezin onartuz, inork sinetsiko luke
Bixtan den balizko lokarri luzea egia bihur litzaiguke
Gazteek sinesgaitzaren frogak eskatuko lizkiguke

Pentsa gizakia gaztetzen loakela, gaztearen indarra lortu arte
Pentsa, gaztearen ausardiaz umearen inozentzian sartzea jo ta ke
Sortzearen atean joko luke ta ama ageriko litzaioke
Sabela beterik, erditzeko gertu, munduaren lehena geroaz bete
.

Hemen gutti axola dute musikaren akordeak, betiko
kantu zahar batek laguntzarik inoiz behar ez duelako
Nahiz eta solfeorik gabe eta belarriz asmatua izan oraingo
kantu bat da, ozena, funtsezko izaitez egina, gero eta ohiko

Eta mundua gibelera, kondaira barnean ibiltzen
Dardarez aintzina iturrizko leize
beltzeraino sartzen
Harpeetan musuka elegabeko umeak erditzen
atzeraka etzanik, tente egoteko ohituretatik urruntzen

Karboi hamalaurik gabeko ikerketan, ahalkea eleka
merexitako zigorra datorkigu, mendeku gogoz beteta
Zigortzat lezea, makiltzat harpea, tente egoteari ezezta
mintzoari uko ta mutu bihurtzea, eta giza betiko erreta
Ahanzpenaren eskutik alderantzizko munduaren ikaraz eta,
Hortarako ez baiginen sortu , onar otoi bihotz aitorketa