Poesía cantada y canciones

Zer, ez bada hauxe? 2016

                                          Zer ez bada hauxe ?                 2016

                                                                              

                                                                              

 

C  Gizona mundu ttiki bat da ta mundua gizon handia,F
C esnatzea sortze txikia eta sortzea esnatze luzea. F
C Eguna bizi txiki bat da ta bizia egun handia,F
C gaua heriotz txikia da ta heriotza gau luzea.F

Bizia , hainbeste huskeriz eginiko soka luzea,
huskeriz huskeri betetzen doan funtsezko etxea.
Nork du gogoan hamekagarren orri haren lerro ta elea,
aldiz bai sekula ez den ahantziko funtsez bizitako unea.

 Zer, zer ote da,hauxe ez bada ?Zer zer ote da?Itxura ez baita
Zer ? Zer ote ez bada hauxe?Arazoa da bizi ttikixe ta Bizia arazo handixe;  Zer ez bada hauxe ? 

Apaindurek ez daukate hor zer ikusirik munduarekin,
gizak gutti ikustekorik arropa edo janzkerarekin,
deus ilearen kolorearekin, tinta, luze labur edo soilekin,
itxurak deus giza- izaitearen nortasun sakonakin

Hemen gutti axola du musikaren akordeak, deustako
Kantu zahar batek laguntzarik inoiz behar ez duelako,
margo bitxi batean aurrean, berdin, hainbat emozio
Begirada xamurrez jakin gabe den oraingo edo ohiko.

Zer, zer ote da,hauxe ez bada ?Zer zer ote da?Itxura ez baita
Zer ? Zer ote ez bada hauxe?Arazoa da bizi ttikixe ta Bizia arazo handixe;  Zer ez bada hauxe ? 

Gizona mundu ttiki bat da ta mundua gizon handia,
esnatzea sortze txikia eta sortzea esnatze luzea.
Eguna bizi txiki bat da ta bizia egun handia,
gaua heriotz txikia da ta heriotza gau luzea.
Arazoa bizi ttikia da ta Bizia arazo handia.

Zer, zer ote da,hauxe ez bada ?Zer zer ote da?Itxura ez baita
Zer ? Zer ote ez bada hauxe?Arazoa da bizi ttikixe ta Bizia arazo handixe;  Zer ez bada hauxe ? 
solo flauta