Poesía cantada y canciones

90kantua Gernika iratzar 2016

GERNIKA IRATZAR

 OOOOO GERNIKA!
OOOOO GERNIKA

Zure kantu sarkorra Entzun dut gau huntan:
Aditu izan nuen Jadanik askotan:
Bozkarioz bihotza Gainditzen zitzaitan.
Gaur egin dut gogotik Nigar ilunbetan...

Gaur egin dut gogotik Nigar ilunbetan...

 OOOOO, GERNIKA!
OOOOO GERNIKA!

Ikusten zaitut hilen herria iduri;
Etxe aurtikitz baizik ez zare igeri...
Udaberria irriz dago munduari:
Harri beltzetan lore guti zait ageri.

Gaur egin dut gogotik Nigar ilunbetan...

OOOOOO GERNIKA!
 OOOOOO GERNIKA!

Orai datza ohiko Kartago bezala,
Paret beltz handi batzu baizik ez dauzkala.
Jazko Euskaldun-iri haren gorputz hila
Nigarrik egin gabe nola ikus, nola?

Gaur egin dut gogotik Nigar ilunbetan...

OOOOO GERNIKA!
OOOOOO GERNIKA!

Xoratzen iluntzen daut hitz horrek bihotza.
Mendek jakinen dute haren zorigaitza...
Numanze ta Kartagoz ez gaitezke mintza,
Goraki erran gabe Euskadin, han, datza:

OOOOO GERNIKA!
OOOOO GERNIKA

Gaur egin dut gogotik Nigar ilunbetan...