Poesía cantada

Aurreko gizon hura 1975

Aurreko gizona

Aurreko gizon hura

Bihotzez hain hutsa

Urteak hil zituen

Gogorki lanetan,

Egun batez isilka

Haren bihotz hutsa

Zoko batean lehertu

Ta zeruan esnatu.

Lehengo jainko puskak

Agurra eman ta

Goraki esan zion:

Zer gisa bizian?

Eta aurreko gizon harek

Hain hutsa bihotzez,

Harriturik galdeginez:

Zer bizia?