Poesía cantada

Eskergabeko mundua 1976

Eskergabeko mundua

Halako eskergabeko mundu batean

Zertarako bizi behar?

Ez ahal dezaket moztu behingoan?

Bai,bainan horma gori baten aurka zauritzen naiz!

Hurbiltzen naizen aldiro erretzen nauen

Horma gori baten aurka.

Nahi nuke bizia den eramanezin

Sufrimendu honekin

Hautsi behingoan.

Itxurezko itxaropen bat gainerasotzen dit gogoa,

Inguratzen eta aspertzen didan indar hori trufatzea.

Eta urteak pasa dira,indar bortitz hori hilarazi nahian.

Bainan horra bizitu naiz!

Bainan horra! Bizitu naiz!

Egun batez bizia ebakitzearen itxaropenean,

Hiltzeko asmo nahian!