Olerki kantatuak eta kantuak

92kantuak- beti astelehena 2011

Beti astelehena                                                       

 

Gernika 2

Harriz harri etxeak izerdiz eraiki
malkoz malkoz bihotzak berpiztu ta jeiki
Euskaldunen herria argitu kartsuki

Ustez dena eraikiz, buka eta aki
irriak ezpainetan dagerte arinki
baina menpeak darrai, oraino maltzurki

Atzean utzi zaitut andere sarraski
berriro merkatuan boltsa eta saski
luzaz izanen dela herriak badaki
euskaldunen aurkarena  herritarrek aski!

Euskal sinbolorentzat genuen Gernika
astelehen goiz hura begitan eurika
lankar beltzaren gaitza oino hikamika

Gure aurka oraintxe, dabiltza harrika
harri hauskai dirudi, ireki ninika
herriari diogu:” Hi aberri haika”

Sekulan ezin ahantzi andere sarraski
malkoz malkoz bihotzak berpiztu ta jeiki
euskaldunen odola  oldargai gogorki
ezin isilik egon,  hiltzea hobeki

Astelehenez astelehen, beti astelehena
bonbarik gabe baina herri herrena
Inoiz ezin ahaztu apirila harena

Gaurkotasunak pilpil baitu oroitmena
nahiz armak isildu, guri so haiena
astelehena dela gauza nabarmena

Atzean utzi zaitut andere sarraski
berriro merkatuan boltsa eta saski
ea Euskal herria noiz pakean utzi
astelehena asteazken bihur dadin beti.