Prose

77 A, B, A

Jaisteak gure arteko batzuen hezurrak karraskatu zituen,

eta zangarrenak soilik beheraino ailegatu ziren. Zorteak bere

tokia hartu zuen ere. Harkaitz batetik bestera, aztaparka genbiltzan,

ahal bezain zuhurki abiatuz, adar soil gazte haiei

dardaraz eratxikiz. Urratsez urrats, beldurrez beldur, ordokia

ukitu genuen, izar helgaitz batera iritsi bagina bezala. Irria

itzuli zitzaigun. Jaiste hark zenbat ilargi iraun zuen ez dakit,

denboraren nozioa galdu nuelako. Gure lagun zaurituak bortxaz

bertan erail ondotik, bidea jarraitu genuen, eta, laster,

lur berri lehun haietan etzan ginenean, berehala lo hartu genuen.

Egin genituen bideak gogoan betiko zizelkaturik izango

nituela banekien, nire oharkabearen baitan bizi guziko

sartuta egonen zirela ohartzen bainintzen, batez ere bizia

orokorki aldatu eta aldatuko zigun leizetik ateratze ausart hura.

Danba lo gelditu ginen. Gosez esnatu ginenean, jatekorik

ez genuela ohartu ginen. Gure inguruan hezetasuna baizik ez

zegoen; eta, pixka bat urrunago, trumilka1 zetorren erreka

baten harrabots zakarra entzun zitekeen. Ur mutin eta zikin

hura indar biziez zihoan, zur, ur, egur, lur, elur, hezur... urak

denak lasterka eramanez. Dena lohia, dena lokatza, denak toki

hartatik betiko eramanak, gurekin batean bizi berri baten

bila joan balira bezala.

Amiltzearen pertsonaia pasiboak ziruditen ere, nahiz eta

guk argitasun osoz aukera hura hartu eta erroitz ilunean jakin

nahiez gure burua bota. Errekak zeramazkien gauza guz-

1 indarrez

24 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 24

tien parekoa nintzela konturatu nintzen, ezinbesteko eramanaldi

indartsu hartan sartuta.

Berriz ere eta hirugarren aldiko, emazte haren ahotsa entzun

nuen. Hari kasurik ez egiteko gogoa sartu zitzaidan,

hainbeste sufrimendu ezagutu baikenituen, baina abentura

gogoak gutizi alper hura gainerasotu zidan eta, buru-belarri

egon nintzen haren ahots eztiaren oihartzuna aditzen, ahal

nezakeen arreta guztia emanez eta begiak borobildurik ea

bere itxuraren irudia nonbait ager litzaidakeen so eginez,

baina ezer ez. Su goxo bat piztu genuen, eta hurrean atzeman

genituen harri potolo borobil haiek inguruan ezarri genituen,

haize bortitzetatik babesean egoteko gisan. Supazter

haren inguruan gozoki eserita ginauden, ederki antolaturik.

Ametsetan bezala, bazter arrotz miresgarri urrun haiek jelosiaz

begiratzen ari ginen, han atzean, nonbait, gure sortarpea

zegoela baikenekien, han urrunean, abandonaturik, urez beterik,

urtze berri hartan itorik.

Emeki-emeki, daldarez beterik genituen gorputz ahulak

berotzen hasten zitzaizkigun, eta, kearekin batean, beldurrak

airatzen ere.

Erroitz hondatsu hark irakaspen asko ekarri zizkigula

ohartu nintzen; eta, bide berrian ezagutu genituen guztiak

ikusirik, gure ohiko leize bizian halako jakin-ibairik sekulan

ez genuela ikusi ohartu nintzen. Geroaren gose ginauden, jakin-

gosez hamikaturik.

Bat-batean, supazter epel haren ondoan, mintzatzen hasi

ginela nire baitan sentitu nuen. Denboraren nozioa itzultzen

ari zitzaidala ere bai. Oraindik belarrietan neukan IZ txistukari

hura gure lehenbiziko hitzen oinarria bilakatzen ari zitzaigula

sumatu nuen; eta, hura oinarritzat harturik, guk

behar genuen hizkuntza berri baten zimenduak tinkatu geni-

25 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 25

tuen. Ohiko builek zeukaten basakeria naturala urruntzen

hasten zitzaigun, eta, gure neurri apal hartan, soinu bakoitzari

esanahi berezi bat ematen hasi gintzaizkion, ahal bezain

ongi kontzeptualizatuz.

Mundu berri hari zegokion komunikatzeko era berri bat

aurkitu behar genuen; eta, basakeria utzirik, hizkuntza berri

baten oinarriak asmatzen hasi ginen. Kanpoko ezagutza berri

haiek nozio arrotz anitz ezagutzera erakartzen gintuzten, denak

zelai ordokiarekin lotuta zeudenak, ibaiarekin edo epeltasunarekin,

edo zeru urdinarekin ere. Harpe kanpoko

elementu berri horiek guztiek gure sentimenduak eta ikusmoldeak

eztitzen zizkiguten, eta, emeki-emeki, gizaki moderno

batzuen antzera, gizarte berrira egokitzen hasi ginen.

Gure lehenbiziko lana hizkuntzarena izan zen; eta, horretarako,

IZ-aren izana ama izan genuen gure asmatze haren

gidari nagusia, IZ txistukari soinu hartatik isurita, oraindik

belarritan neukana. Soinu nardagarri hori nolazpait niregandik

atera behar nuela banekien, eta hizkuntza haren lehen ur

xortak erditzerakoan, libre sentitu nintzen, gure soinua belarritik

mingainera betiko iragan zitzaidalako eta beharrak

agintzen zizkigun hitzak gureganatzen hasi ginelako. IZ soinua

isurtzen hasi zitzaigun; ura adierazteko hartu genuen,

eta lotura berriak asmatu genituen. Isurketa larri hura baino

lehen; inoiz ez zitzaigun urari izen bat ematea bururatu, hor

baitzegoen, bizilaguntzat baikenuen, gure biziarekin bat egiten

zuen beharrezko iturritzat hartu baikenuen, baina eromen

busti berriak eta bereziki belarri zolan neukan IZZZZZZ

hark berriketa izugarri hartara bultzatu gintuen eta ustekabean

mintzatzen hasi ginen. Gure funtsezko soinua bilakaturik

eta urik gabe bizirik ez zitekeela jakinik, kontzeptualizaturiko

26 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 26

lehen soinu-hitzak asmatu eta bota genituen, ura eta izatearen

ideiek bat eginik:

IZ* . . . . . . . . . . .IZan

IZ . . . . . . . . . . . .Izen

I . . . . . . . . . . . . .Ni ez naizena, parean ikusten dudana.

B!IZi . . . . . . . . . .IZateko agintza!

B!IZi . . . . . . . . . .Eta hortik asmatuta neure lehenbiziko IZ

edo hitz poetikoa:

BIZIL . . . . . . . . . .Bizi, hil, B!IZ-IL

IZor . . . . . . . . . .IZ hor! IZ zor norbaitek ernatzeko agintza

eman baligu bezala, ZOR

edo SOR . . . . . . .Jaio emango ziguna

IZotz . . . . . . . . . .Lehengo bizi hotz, gure IZ kontzeptu nagusitik

luzaz geldituko zitzaigun hitza, uretik sortu zitzaiguna,

ur hormatutik etorria, ohiko bizi hotzetik.

LIZA, LOHIZA . . .IZa lohitsua, urez beteta

IZA . . . . . . . . . . .Hitza

BIZ!,BAIZ! . . . . . .Bai

EZ . . . . . . . . . . . .BIZ (bizi baikorra) ez dena

LIZE . . . . . . . . . .Utzi genuen bizitokia, LIZ, urez betetako,

gero leizea izango zena.

IZERDI . . . . . . . .IZaren erdi, iZaren izatera iristen ez dena

IZur . . . . . . . . . .IZ, UR... Isur; lehenbiziko aldiz, UR fonema

erabili genuen IZaren sinonimo gisa; eta, horretatik,

IZUR, IZURI, orain ISURI iza goitik behera beti eta modu

naturalez isurtzen zela erakusteko.

IZTIL . . . . . . . . . .IZ hil, putzu.

lIZKA . . . . . . . . .Liska, Izeko putzua, likatsua

IZARr. . . . . . . . . .IZ zar, zahar, IZ ar, zut. AR lehen aldiko

maldan zegoen zerbait adierazteko erabili baikenuen,

G“ar”aian, garaian.

*IZ-a: Iza, ura. Bizitzeko funtsezkoa den ura.

IZA, URA eta BIZIA sinonimotzat hartu behar dira.

27 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 27

B!IZ . . . . . . . . . .Piz, piztu, teologia ala beharra?

BerrIZ . . . . . . . . .B!IZ,B soinua aginteak adierazteko

IZIL . . . . . . . . . . .Isil, hitz hil.

IZakIL . . . . . . . . .Iza isurtzen zuen IZAKILa, Izaniltzeko zakila

IZtu . . . . . . . . . .Ahotik zeriola. Beste hainbeste bagenituen,

eta asmaketa horren ondorioa ez genezagukeen. Nik,

tx-IZ-tu garrantzitsu hori belarritik mingainera pasatu zitzaidala

bai nabaritu nuen, baina isilik egon nintzen, behin eta

beharbada idatzirik adieraziko nuela pentsaturik.

IZA . . . . . . . . . . .Ehiza bizitzeko behar genuen ehizari.

B

Ikasleak aurre-aurrean zituen; eta, behin, Hyacinthe de

Tharenceyren liburu batean irakurrita, irakasleak esan zien

bitxia zela ikustea nola kontinente berrian, hau da,

Ameriketako lurralde batzuetan eta batez ere Euskal

Herriarekin parez pare dauden Kanadako herrialdeetan, hitz

anitzek euskaran ditugun soinu batzuen ahaidetasun berezia

badutela. Algiko famili linguistikoan, Delaware, Algankin,

Chiperrey eta Abenaki populu eta mintzairetan euskal aireak

nabaritzen direla eta haien izaera fisikoek ere gurearekin zer

ikusteko badutela. Horrekin irakasleak erakutsi nahi zien

epeltzeak baino lehen bi lurralde horien ur eremua,

Atlantiko itsasoa, ia existitzen ez zela, eta bi herrien arteko

kontaktuak ezin errazagoak zitezkeela. Horren lekuko,

Mesolitikoan, k.a. bederatzi milagarren urtearen inguruan,

urtze eta isurtze izugarri haien ondorioz lurralde berriak

uharte bilakatu zirela, Bretainia Handia adibidez; eta mendi

eta lurretatik isuritako urak eremu handiak estali zituela.

28 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 28

Era berean, Tharenceyk esandakoari hurbiletik begiratzen

badiozue eta Euskal Herritik ekialderantz begiratzen baduzue,

Itsaso Beltza aurki dezakezue. Horren inguruan diren

lurraldeak, hala nola Georgia eta Kaukasoa, eskuin ezker parez

pare latitude berean dauden herrialdeak, eta horrek pentsatzera

erakar ahal gaitu, ekialdetik, hotzetik ihes eginez,

behin batean populu ibiltariak zuzen-zuzen Euskal

Herriraino iritsi zitezkeela eta itsasoak geldiarazi zituen tokian

kokatu zirela, hau da, gure herrian, bertako jendearekin

bat eginez. Nahiz eta alderantzizko bidaiak baztertzekoak ez

izan, oinarri tinko bat badago; hau da, hemen betidanik populu

bat bizi izan dela, mendien eta itsasoaren artean bizi

izan den herria”.

Humboldten teoriatik aski hurbil gaude”, jarraitu zuen;

batez ere Iberian bizi izan diren populuak euskaldunak zirela

esaten duenean, betitik jendea hemen bertan bizi izan dela

eta Iberia guzira hedatu zirela dioenean, populuen mugimenduen

teorian bazkatuz. Bere ustez, Iberia hitza euskaratik

dator, Ibar hitzetik; eta zergatik ez pentsatu populuen arteko

nahasketa batek bertan bizi zen herria gehitu eta aberastu

zuela? Arazoa da jakitea noiz gerta zitezkeen horiek. Ez dakigu,

baina izan daiteke aspalditik jendea hemen bizitzea,

agian denboraren epeltzearen ondoko aro urrunetan, itsaso

handi berriaren bazterrean, eta populuen elkartzeak, influentziak

erakartzea eta batak bestea kutsatzea. Alde batetik

Kaukasotik etorriak, eta bestetik Iberiara hedatuak, eta gu

bien artean, gure betiko lur eta leizeetan”.

Arreta handiz aditzen zutenez, jarraitu nahi izan zuen,

baina hainbeste ereduekin gaurko nahikoa zutela pentsatu

zuen, eta beharbada ere ikasle horiek gazteegiak zirela fenomeno

zahar horietaz ohartarazteko. Irakaslea isildu zen, kla-

29 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 29

searen azken txirrinaren txistuaren zain. Gelditzen ziren bost

minutu horietan, ikasle batzuek egiazko jakin-gosez esandakoak

oraindik irensten zituztela airean nabari zen.

A

Sua itzali zitzaigunean, denak lokartu ginen. Eskerrik, nekatuak

baikinen, eta pausatzeko behar handia nagusitu zitzaigun.

Berriz ere ametsetan hasi nintzen, gaur egun oroitzen

ez ditudan amets oroigarrietan. Loaldi sakon hartatik gogoan

atxiki nituen bakarrak gure hizkuntzari lotuak zeudenak zirela

badakit eta IZ.OSO: ITSASO soinua egun hartan bururatu

zitzaidala ziur badakit ere. IZ guzietatik isuritako izak IZ handia

egiten baitzuten, Iz osoa, Izosoa, itzaosoa, itsasoa.

Iz-osoraino iz-barretatik (IZ eta AR goikoa, IZBAR, ibar)

izurtzen diren izak eta izbaiak, ibaiak. Izugarria!

Iratzarri behar izan nuen, erroitz lainotsu hartan erori

baino lehen; baina ez, han amildegirik ez zegoen, eta ametsetako

arrastoak zirela konturatu nintzen. Nahasketa neukan

nagusi, buruko mina itsusi. Eguneroko biziari lotu egin beharrez

eta beste guztiak nire inguruan lo ikusirik, nardakeriaz

beterik altxatu nintzen. Erdi dilindan eta gorputza tente

ezin edukirik, inguruei so egiten hasi nintzaien, eta zelai ordoki

haren eremu urrunean ikusi nituenak lagunak esnatzera

bultzatu ninduen.

Zer ote ziren? Nondik atera ziren han zutik zeuden izaki

bitxi haiek? Sasiak eta zuhamuxkak gure ohiko bizian jadanik

ezagunak genituen, baina halako enbor handiak eta hostaldiz

hornitutako arbolak, inondik ez. Lo zeuden azkenak oihuka

esnatu nituen, eta, harriduraz beterik, denak haraino hurbiltzea

erabaki genuen. Errekatxo batera iritsi ginen, eta hango

30 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 30

izak garden-gardenak zirela ohartu ginen. Lehenbiziko aldiz,

gure gorputz zikinak han murgiltzeko gogoz egon ginen, eta

ausartenak garbitasun zoragarri hartan sartu ziren, ur zolan

eserita, uraren korrontearen indarrari aurre eginez.

Ustekabean burua ur azpira joaten zitzaigunean, alimaleko

salda edaten genuen, eta han, nahiz eta igerian ez jakin, uraren

barnean nola moldatu ikasi genuen.Toki batzuetan iza ez

zen ia mugitzen, putzu gardenak osaraziz; eta, harriduraz

beterik, inoiz ikusi ez nuen nire iduria agertu zitzaidan.

IZBAIeko(ibai) IZTILaren gainean burua ezartzen nuenean

nire aurpegiaren agerpenari bi izen eman nizkion: IZPIL(izpilu),

eta IZLA (isla).

Nere b-IZ-kia erakusten zidan fenomeno horrek betiko

izen bat izan zuen. Beharbada ez nekiena, beste hizkuntza

handiek gero ere hura hartuko zutela; eta bitxiago oraino,

kointzidentziaz ala ez, latinak ezagutaraztera eman zuen nartzisismoaren

aitak, NARZIZek, AR eta IZ bere izenean edukitzea.

Irrigarria bezain polita. Beregandik sorturiko

sentimendu famatua uretik sortua izatea ere, bere aurpegia

uretan hain ederra islaturik ikusita jaiotako nartzisismoa.

NARZIZ, ARIZLA(ar,iz), ARIZPIL(ar,iz)...

Busti-bustirik atera ginenean, haize freskoak azalak tentetu

eta gogortu zizkigun, hotzak ikaraturik, ezin idorturik.

Eguzkiaren izpien indarrez, azkenean, lehortu ginen. Berriro

uraren gardentasunari so egin nion. Zer gertatu ote zitzaien

lehen ikusi genituen lohi, lur eta kolore gorrixkako ur-jauzi

haiei? Bat-batean desagertu ote ziren, ur gardenari lekua uzteko?

Zinez, erroitz baten hurbilean ginaudela iruditu zitzaigun,

eta, hura burutik kentzeko, zuhaitzen aldeko bidea

hartu genuen; baina adi genitzakeen soinuak, hotsak eta harrabotsak

arras ezezagunak egiten zitzaizkigun, eta mundu

31 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 31

arrotz batean sar gintezkeela jakinez, gehiegi hurbiltzera ez

ginen ausartu. Erreka bazter horretan egun osoa pasatu genuen,

nor ametsetan, nor jostetan, nor berriz haserretan, nor

aldiz lizunetan. Azkenean, denok lokartu ginen, ilargi beteari

begira. Esnatu ginenean, zentzu guziak aldaturik geneuzkan,

erabat sakabanaturik. Hainbeste soinu eta ikuspegi berrik

arras gizaberritu baikintuzten.

Argia zuri-zuri zegoen, han gainetik zetorkigun ARgia.

Logikaren fonetika-bidea harturik eta gainetik zetorrelako,

ARGIZ izena eman genion, AR(goikoa), GU eta IZ, bizia argitzen

zigulako. Berehala ohartu ginen argirik gabe kolorerik

ez zegoela eta argiaren arabera eta I soinuaren gainean oinarriturik,

beste koloreen izenak asmatu genituen; hala nola,

zuri (izuri, aparraren kolorea harturik), hori, gorri, urdi(n).

Gorriaren kolorea maiz begi aitzinean genuen haragi gordinaren

kolorearekin parekatu genuen, gorri, GORDIN.

Urdinarentzat, uraren kolorea hartu genuen, URDIN. IZetik

zetorren I hura argiari eta koloreei betiko lotu genien, ITZALA

(IZ AR)-ri ere bai. IZIMIZT, ZIMIZT, goiko argiari.

Harritzekoa zen nola laster konturatu ginen argirik gabe

kolorerik ez zegoela, eta gure bizia argiari lotuta zegoela.

Ura eta bizia adierazteko, soinua argitasunarekin ere lotu genuen.

IZARRI, IZ et AR soinuekin gauaren ondotik argira

etortzea adierazi genuen, esnatzeko unea esateko: IZNA(izna,

esna) eta IZANTZ egunsentiari edo GOIZ (gu iz, gu bizitzen

hasten gara) argiaren hastapenari. IZI eta IZIO, suaren pizteari,

IZTA argi handiari, IZPI, eguzki arraiari, ITZAR, argitik

datorren itzalari. IZKO, EZKO hezetasunari, IZTARRI, eztarriari.

32 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 32

Goiz-goizik eta ihintz freskoaren eraginez, begiak ireki

nituen, eta “Iz”aren betiko leloa bururatu zitzaidan, LIZUN

hitz berriaz gogoetak asmatzen:

LIZun. Izun, Izon, ur on, sexu inguruko ideiak muinaratu

zitzaizkidan, Izaren mundukoak, eme bustiaren azpikoak.

IZOR, Iz hor.

IZNE, (Izne,esne) amaren tititik isurtzen zen esneari, haurrari

BIZIA ematen ziona.

IZter, Izaren bazter.

IZTALI, estali

IZGAIN, izpain, ezpain, goiko nola beheko izgain emetsuak.

IZTER begi, IZ bazterrari begiratzen dion etsai izigarria,

IZTAR, BAZTAR, BAIZTAR, izter, bazter, AR garaitik asmatuta,

IZ bustiaren ondoko zutoin ar garaiak.

TXIZTU, aho izarena, IZTU.

BIZAR, B!IZ ar, nire mazela latzak arraskatuz.

Buru-hauste handia neukan, baina denek esamolde berrien

zentzua laster ulertuko zutela banekien, kontzeptuak

aski garbi zeudelako eta arretaz aztertu eta onartu behar zituztelako.

Beste irtenbiderik ez geneukan, eta gure hizkuntzaren

sortzean sartu ginela bagenekien. Gure mintzairaren

lehen urratsak asmatzen zenbat denbora iragan zitzaigun ez

dakit batere, baina gure patuaren oinarriak luzeak ala laburrak

izatea berdin zitzaigun, niri behintzat, gure aitzinamenduaren

bideak aski garbi nituelako.

Egun berriari aurre egiteko, berriro lokarturik zeuden lagun

hoberenak higitu nituen, oihan urdurigarri hartarantz

abia gintezen. Taldeko ausartenak baikinen eta kuriositatez

suharturik, izadi arrotz bezain beldurgarri hartarantz abiatu

ginen. Beste guztiak lo utzi genituen, batez ere emazteak.

33 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 33

Gauez entzundako hots guztiak isildu zirela iruditu zitzaigun.

Ilunean aditu izan genituen oihu, txistu, garrasi, kraska

eta kaska guziak isildu ziren, eta ustezko abererik gabeko baso

ilun hartan sartu ginen. Isil-isilik, urrats xumez aurreratzen

ginen, ttapattan-ttapattan, belar busti haren gainean

azantzik1 egin gabe. Bihotz zimiko zorrotz batek denak batean

gainerasotu gintuen, itzalak. Gure ohiko leizeetan genezaguen

pareko itzal goxoa berriz ere hemen genuen. Hori

nahikoa izan zitzaigun betiko zuhaitzak lagunak izateko eta

benerazio berezia eskaintzeko. Laster eta denak gizonak ginelako,

lizun keinuak atera zitzaizkigun eta hain tente zeuden

enborren aurrean zakil zuten keinuak irriz irudikatzen hasi

ginen. Gure ohiko bizi zaharrean zuhaitzik ez zegoen, eta

eguraldiaren epeltze hark sortu zituen ur isurketa handiek

gure landaretza erabat aldatu zuen, izadi osoa orlegituz, belar

eta hostoz betearaziz eta inoiz ikusi ez genituen arbolak sortaraziz.

Ikusten genuen guztia izendatu behar genuelako,

zuhaitz haien izenak ere atera zitzaizkigun, eta gauza ulergarri

bakoitzari soinu bat lotzea moda hutsa bilakatu zitzaigun.

Moda baino gehiago, beharra, gure mintzaira erditzeko beharra,

genikuskeen guziei hitz kontzeptualizatu bat emateko

beharra. Arbolak hain zutak ikusiz, AR soinua zegokiela pentsatu

genuen; eta, sobera gogartu gabe ere, berez AR, UR eta

IZ soinuak haien deitzeko erabili genituen.

Ustekabean, AR kontzeptu hori jadanik erabilia genuela

ohartu ginen, batez ere ARgiarekin, han goi-goitik zetorkigun

argi bizigarri horrekin. ARDAPA, MALDAR, edo MALKAR

ere asmatu genituen, aldapa, malda edo malkarra

esateko, beti AR soinuarekin eginak.

ARgi haren garaiarengatik eta UR eta IZ klimatologiaren

aldaketarengatik zuhaitzak hazi ziren; eta, hala, hari esker,

1 Soinua

34 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 34

izen berriak ematen hasi ginen, hala nola AR IZ… haritz bati

edo LizAR beste bati, IZkur, ezkurrari. Arraren azpikoari,

LAR deitu genion, osin eta belarrei eta BELAR, behekoa adieraziz,

ADAR, AR txikiei, IZNAR, izaren ondokoari, IZura

zuhaitz freskoenari, ASTIGAR gure aitzinean zut zegoen beste

arbola bati, IZKI ezkiari, IZUSTA, izarekin hartzen genuenari

eta beste hainbeste... IZa edo Urarekin egindakoak ugari

ziren ere; hala nola, IZUR, INZUR, URKI, IZAI, IZPI, URRIZ,

hurritza, IZPELa, ezpela, MIZPIRA, IZUMAR, zumarra,

ARITZ, ARTE, ARTZA, haltza, eta osotasuna erakusten zuen

ZURAIZ, zuhaitz guziei, ZU, UR(zur) AIZ, (haitz, iz, gero

zurezko haitza izango zena).

AR soinuarekin zuhaitza adierazteko beste hitz batzuk

egin genituen, beste hizkuntzek geroago hartuko zituztenak,

batez ere latinak.

Uretik izana, izotzaren ondoko iza, bizia, zuhaitza.

IZBAI” izena eman genion ibaiari, IZ soinuarekin osatua

eta “ai” beherantz abiatzeko kontzeptua asmatu genuen hotsarekin

egina, IZBAR, ibarrari, garaietatik isurtzen zen ura

izbarrera ailegatzen zelako, “BIZKAI” hitza geroago etorriko

zitzaigun IZ eta AI erro berekin egina. “UHAITZ”(ur-iz) ere

errekari deitu genion. Kontzeptu berri horiek betiko bururatu

zitzaizkigun; batez ere IZ, UR, AR eta AI, ura gora eta behera

adierazteko. Laster ere, Izatik kutsatutako OZ, hotz,

asmatu genuen; eta, hura oinarritzat harturik, hitz pila bat

asmatu genuen... Bi soinu berezi horiekin bat eginez, ARRAI,

argiaren izpia, Ar, zerutik, goitik zetorrena eta AI, behera,

lurrera zetorkiguna.

ZIZARI” hitza ustekabean sortu zitzaigun ere.

Heriotzaren eta hilaren ingurutik jalgita, IZIZARI, I hilaren

soinutzat hartu genuelako, IZ ura eta biziarena zelako, AR

35 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 35

goikoarena, biziaren hiletik jaioa, deusetik etorria, ustel eta

desegintzatik sortua, lur azpiko bizi izugarria. Nire lehen

hitz poetikoak funtsa horretan hartu zuela orain ohartzen

nintzen eta BIZIL haren esanahia orain garbiki agertzen zitzaidan:

B!agintezkoa, IZ ur eta biziarena, I hilarena eta asmatuko

genuen balizko L-ren misterioa. Nonbaitetik teologia

apur bat sortzen ari zitzaigula kontuan hartu nuen.

Itzalari, IZ-AR, ITZAR, ITZAL eman genion, garaian zeuden

gauzak lurrean emandako itzala.

Hainbeste aldiz erabili genuelako, AR soinua, zutik, gora

begira zegoena, zakil xut baten antzera, betiko kontzeptutzat

onartu genuen, batzuetan asmatzen genituen soinuak egiazki

tinka genitzan denbora anitz behar genuen, maiz ahanzten

genituelako edo ontzat hartzen ahal ez genituelako denen

ahoetatik atera arte. Hura ahantzi ez genuen, eta AR soinua

(arra) gizon ala abere zakilduna adierazteko erabili genuen.

Nahiz eta kontatzerakoan erreza iduri, nahiko latza egin zitzaigun,

asmatzen ari ginena txantxetakoa ez baitzen, eremu

hartan gizakiak izanen zuen lehenbiziko hizkuntza baitzen;

nik hala uste nuen, bederen.

Nahiz eta osoki zutik zegoenari AR lotu izan, goialdera

zeukan itxurari kontzeptu bera ematen hasi gintzaizkion, eta

AR erabili genuen sutik eta zutik jalgitzen ziren k-AR-rei,

g-AR-rei, pind-AR-rei edo urrunean ikus genitzakeen mendi

bizk-AR-rei. Errazago oraino izan genuen gure gorputza

zutik edukitzen zuen atal nagusiari izena emateko, zutik edukitzen

gintuen BIZKARRA-ri, B!IZ Gu AR... ARGIA hitza ere

betiko ziurtatu genuen, goitik zetorkigulako, IZAR, ILARGI,

ARretik sortu genituen ere. Instintuz jadanik asmatu genuen

IZBAR hitza AR hitzaren susmo batetik hala atera zitzaigula

36 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 36

ohartu ginen, eta orain bakarrik, askotan erabiltzen hasi

ginen.

Oihanaren barnera sartu ginenean, zuhaitzen artean eguzkiak

sortarazten zituen IZPI zurixkak goiko deia bezala hartu

genituen, hain gurbilki basoa zauritzen zuten izpi konerrik

ez baikenuen inoiz ikusi, hain argiki oihan barnera zesarten1

errainu zeiharrik ere ez. Halako gauza ederrik leizeko paretetan

margotzeko aukera izan banu, arte osoa asma nezakeela

pentsatzen aritu nintzen, baina ez zitekeen, batez ere artea

buruko ikuspegi bat baizik ez delako. Halere, edergintzaren

beste kontzeptu batez inguratzen ari ginela ohartu nintzen.

Txistu batzuk entzun genituen, batzuk luzeak, besteak

motz-motzak, zorrotzak edo ozenak, arras desberdinak.

Erroitzaren azpian, ametsetan aditu nuen soinua gogora zetorkidan.

Haren iturria xerkatzen hasi ginen. Zuhaitz gaineko

deiadar haiek, inoiz ikusi ez genuen izaki txiki batzuengandik

zetozkigula konturatu ginen; laster hegaldaka adarrez

adar ongietorriak ematen ari zitzaizkigun txolarre eta txantxangorri

mukizu batzuengandik, hain zuzen. Txoriak ere

deskubritu genituen.

Horretan ohartu nintzen eguraldiaren epeltze hark ez zuela

bakarrik izadia aldatu, haiekin bat egiten zuten abereak

agertu zirela ere eta horrekin batean gu, gizakiak, erabat

irauli ginenak gure bizimoduan hala nola gure hitz egiteko

era berrian. Gure pentsatzeko ahala osoki aldatu zitzaigula

ageri zen ere, eta harritzekoa zen ikustea klimatologiaren aldaketak

lurra eta bizi guzia aldatu zuela.

Beste hainbeste abere eta marmutxa bitxi agurtu genituen

goiz hartan, zoin mutur luze, zoin hanka motz, zein ile gorri,

zein larru berri. Aitarekin nenbilen denboretan ihizian

kausitzen genituen abereak askoz handiagoak ziren, eta begi

1 Sartzen ziren

37 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 37

aitzinean neukazkien ñaño1 horiek harritzen ninduten.

Abereak ote zirenik nire buruari galdetu nion, batez ere lurrean

zebiltzan intsektu txikiak.

Gosez ginauden, eta ezer ez jateko. Gure arteko batek jangarriak

ote zirenez keinuz galdegin zuen, eta denek baietz

pentsatuz, ihizi berri hura ohikoa baino errazagoa izango genuela

pentsatu genuen. Baina airatzen ari ziren txori horiek

nola harrapa, eta hain laster ihes egiten zuten marmutxak2

nola ere? Ohitura eskas genuelako eta gosea adiskide bezala

harturik, ideia berriari uko egin genion.

IZ, UR, ZUR, EGUR, ELUR, HEZUR, ITUR. ZUR AIZ,

ZUHAITZ, IKAITZ (iz gaitz, ekaitz)... laster ere betiko onartu

genituen.

Bide argitsu hartan pentsaketan hasi nintzen gure asmaketaren

etorkizuna luzea izanen ote zenez. Argi eta garbi zegoen

mundu berriak behar berriak sortzen zituela eta

ohituratik urrun zegoen gaurko egoerari egokitu behar geniola.

Leizeko bizia aspaldikoa genuen, lehen erroitzean aspalditik

erori baikinen, eta inguruan genituenak hain

desberdinak ziren... Hitz berrien sortzea naturala genuen,

berezkoa, eta gizakiari hiztegi zentzutsua ematea ere bai.

Nire gogoetetan ikus ez nezakeena hizkuntzaren sortzearen

kaska zen, gizakietan izanen zuen inpaktu izugarria. Gure

asmakuntzari esker gizakia gizakitzen ari ginela bagenekien,

baina horrek izango zuen ondorioa, ez; are gutxiago, gure

ahoskatze berri hartaz hainbeste hizkuntza sortuko zirela.

Gu bezalako beste populu batzuk izan zitezkeela susmoa bagenuen

eta haiek asma zezaketen beste mintzatzeko manerak

agian ere. Gure ondorengoek jakingo ote zuten

hizkuntza hau guk asmatu genuela eta gure ondokoei erakatsi

geniela? Jakingo ote zuten bizi ginen eremu zabal horretan

1 Ipotxa

2 Insektuak

38 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 38

oso jende gutxi zela eta populu guziek berrehun bat jende

baino gehiagoz osaturik ez zeudela? Jakingo ote zuten ere

eremu horko hizkuntza zaharrena gurea zela, horren aitzinean

besterik ez zegoela eta beste guztiak gure hartatik jalgiko

zirela?

Batere ez nekien, nahiz eta susmoak bizi-bizirik ukan.

Oihan aberasgarri hura atzean utzi genuen, eta lagunengana

berriro gindoazen, aspalditik esnaturik egonen zitezkeelako.

Egia aitor baneza, ahantzi genituen; horrenbeste gauza berri

ikasi baikenuen gure taldea han egotea ez zitzaigula batere

axola izan, ezagutu genuena erroitzik gabeko erroitzaren parekoa

izan baitzen. Zentzuak hain pil-pil genituen segidan

sumatu genuela usain bortitz baten arrastoa, jadanik ezagutzen

genuen usain beldurgarriarena. Gure sentipenak berehala

gauzatu ziren hartz baten sarraskia ikusi genuenean. Urrin

azkar horrek berarekin hila zekarren, eta, aitzineko aroak

ezeztatu nahi izan balitu bezala, abere izugarriak gure lagunen

artean odola isurarazi zuen; eta haragiak errotik suntsiturik

hor zeuden, gure aurrean, herrestan ezin bizirik. Eraso

bortitza sufritu zutenak, urraturik, deseginik, heriotzak jota,

etzanik zeuden. Ustez eta zorionez ihesiz gorde zirenak, osoki

zauriturik, gehienak larriki kolpaturik, laguntza eske zebiltzan.

Bizitzeko gai zeudenei odola xukatu genien, kontsolatu

eta bidea segitzeko prest zutitu genituen; aldiz, bizigaitzak

agertu zitzaizkigunak, haien oihuak isilarazteko beharrez, harri

kaska batez buruan, erail genituen. Adio haien zorion

itxaropentsua, baina besterik ez genuen egiteko. Nahiz eta

prehistorikoak izan, gure lagunak halaxe han uzteko hain

doilorkumeak ez ginen, eta ezkerreko mendixka hartan ustekabean

tokiratu genuen leize ilun eta apal horretan ororen

negar idorrak lurperatu genituen. Betiko.

39 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 39

Zer gauza gozoa berriro leizean egotea! Nostalgiaz beterik

barneratu nintzen, ohiko oroitzapenak bizirik ukan nitzan;

baina usain bortitz hura, berriz ere, nabaritu nuenean, hartzaren

egoitza harpe hura izan zitekeela sumatu nuen, eta lehenbailehen

handik atera nintzen. Goialdera jo nuen eta

mendi kasko hartara igo nintzen, batez ere garai hartatik zer

ikus nezakeen ikusteko. Alde guztietara so egin nuen.

Lehenik, gure ohiko mendietarantz, ezin urrunago ageri baitziren,

garai-garaiak, oraino elurrez beterik, orain dela zenbait

urte abandonatu genituen ohiko gailurrak. IZ nardagarri

hura noiztik belarrietan sartu zitzaidan ez nekien; urteak,

mendeak? Berdin zitzaidan, hori baitzen nire soinu berria,

nire bizi berria. Halere, batere ez nekien eta iduriz denbora

gutxiz egin genituen guztiak ehunka ilargiz igaro genituela

nabaritzen nuen, galdu nuen denboraren nozioa berriro eskuratu

arte. Zenbat denbora iragan ote zitzaigun, hain zuzen?

Aski mundu zaharra uzteko, berrian sartzeko, uretan laketzeko,

belaunaldi pila bat jaiotzeko, hiltzeko,

hizkuntza berri bat sortzeko eta lehenaren eta iraganaren

kontzeptua asmatzeko ere.

Begirada urrunean galtzen ari zitzaidalarik, soinu sudurkari

bat atera zitzaidan. Ni adieraztekoa, hemen mendixka

horren gainean zegoen Ni-a; eta IZ harekin loturik, NIZ sortu

nuen. Hura bai existentzialismo hutsa zela, gailur zaharren

aurrean baieztatu behar nuen nire bizia, nire Nia. Baina

hura ez zitzaidan nahikoa izan, eta han urrutian nekuskeen

mendiak lehengo denborak oroitarazten zizkidalako, iraganeko

soinu bat ere asmatu nuen. Soinu bera izan behar zela berehala

ohartu nintzen, N horrekin eginiko soinua; eta, beste

soinuen atzean ezarririk, iraganeko kontzeptua zehazki gauzatu

nuen. Atzera begiratzea aski nuen; NNNN sudurkaria

40 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 40

atera zitzaidan, eta sentsazio polit hori lagunei adierazi nienean,

biziki gustatu zitzaien. Ni hemen eta gaur eta

IZ..N(izan) lehen eta leizean. Denen joko berria bihurtu zen,

NNN soinua edozein tokitan eransten hasi ziren, leku zentzugabekoetan

ere; eta, irakasle bat izan banintz bezala, zuzeneko

adierazpena erakusten nien, aditzei baizik ez

litzaiekeela erantsi. Zer irriak egin genituen. Azkenean eta lehengo

denboretako oroitzapenak bultzaturik, denok N horren

beharra sentitu genuen, gure hizkuntzari sentimendu

eta emotibitate gehiago erantsirik. Iraganak gure bizian garrantzi

handia har zezakeela ohartu ginen, eta oroitzapenek

negar egitera erakartzen gintuela ere. Negarra, Nigarra gureganatu

genuen, lehengo gauzekin lotuta, gertatu zenarekin

loturikoa. NIZGAR, AR begietatik, goiko begietatik behera

erortzen den ura, GU denei gertatzen zitzaiguna, N orainean

baino lehenagoan gertaturikoak adierazteko erabiltzen genuena.

Kontzeptu horiek loturik, hitz berri pila bat egin genuen,

NNNN barne sakonean sentitzen genuen soinu

minberatsutik osaturikoa.

Atzeko garai ikerlari hartatik gure helbururantz begiratu

nuen, guk jarraitzen genuen bide hartarantz, eta, bihotz altu

batetik zainak jalgi balira bezala, denak alde berera zoazten

izbaiak eta errekak harriduraz begiratu nituen, leku ikusezin

baterantz jotzen zutelarik. Ezkerreko eta eskuineko mendi

gailurretatik isuriz galtzen nuen toki lainotsu baterantz jotzen

zuten, IZ guziek IZ oso bat egin nahi balute bezala.

Gure bidea eginik zegoen, eta ur bazter haietatik beherantz

eremu zabal haietara abiatuko ginela besteei esan behar nien.

Haizeak gogorki jotzen zuen, iparraldetik zetorren haize

hotzak. Maldan behera abiatu nintzen, lagunengana joateko

asmotan. Hantxe aurkitu nituen, leizetik aski hurbil, sua

41 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 41

piztu ezinez. Hango arriskua oihuka adierazi nien, eta axolagabeko

erabaki hari uko egin behar ziotela esan nien.

Zirudienez, nire gibeletik zetorren haizeak denak beheraino

eraman gintuen, eta zelai ordokiko leku babestu hartan bildu

genituen aldaxkei esker, azkenean, sua piztu genuen. Garrek

sortzen zuten hotsari arreta handia eman genion, belarriak

tente. Aspalditik sua pizten bagenekiela baina lehen aldiz betetzen

zuen hotsaz ohartzen ginela eta, SSSSSUUUUUU soinu

hori kontzeptu berri bat sortzeko erabili genuen. HAIZE

laguna ere izendatu genuen, beti onomatopeiez, IIIIZZZZZ

berezko soinuez egina, suari bere soinu berezia ematen zion

hura. Ha-IZ-e hitzari, gehienetan euriarekin batean etortzeagatik,

IZ kontzeptua sartu genion! Bi hitz soinu haiek gure

hizkuntzari beste dimentsio bat eman zioten.

Hartzak egin zuen sarraskiak emazte gabe utzi gintuen.

Tximistadura arin bat emanez, haurrek, hiltoki hartatik ihes

egiteko, bizitasuna haien hankei eman zieten. Izialduraz beterik,

handik leku gintezen oihukatzen ziguten, negarrez; eta

hala egin genuen.

Baina emerik gabe zer egin behar genuen, txikiek zer

amarik gabe? Haien aldeko amodioa, haiek zeukaten berezko

eztitasuna, funtsak ematen zien baretasuna, erabakien aurrean

zeukaten lasaitasuna, haien zentzu arrazoitsua eta gure taldeari

ekartzen zioten beste hainbeste gauzarik gabe nola

jokatu? Sexua eta ar-emeen arteko harremanik gabe nola bizi

ere? Sexurik gabeko bizian pentsatzea zaila egiten zitzaigun,

gure eguneroko plazera hura baitzen. Orain dela ez hain aspaldi,

gehienetan emazte berarekin larrua jotzea ikasi baikenuen,

hala ateratzen baitzitzaigun, gure arteko maitasunari

lekua irekirik. Emerik gabe eguneroko bizia aldatuko zitzaigula

bagenekien, txarrera joko genuela ere bai, umore ona

42 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 42

galduko genuela, basatiak bihur ginatekeela, bizitzeko gogorik

gabe egongo ginela ere bai; ez sexu eskasarengatik bakarrik,

baizik eta hark ekartzen zituen ondorioengatik. Eta

egoera berri hori zenbat denborarako izango genuen ez jakiteak

jadanik trenpe1 txarrean sartzen gintuen. Bolada hartan,

larrua jotzea osasungarria zela nabaritu genuen; beharrezkoa

genuela, bai gorputzarendako, baita hark gogoarengan zekarzkien

emaitzendako ere. Sarraski hark bizia arras aldatuko

zigula sumatu genuen; eta, hortik aurrera, bortizkeria, oihukeria,

basakeria eta nardakeria bizi ardaztzat har gintzakeela

gogartu nuen, eta, denbora gutxiz amildegiak berriro igorik

historiaurreko basatiak bihur ginatekeela ere bai. Nigan eragin

izugarria izan zuen, bakartia bihurtu nintzelako, nire

pentsamenetan sartuta leizeratu nintzelako eta entzumena

emeki-emeki galdu nuelako. Bi gauzen artean loturarik ote

zegoen ez nekien, baina ondorioa garbi zagerien. Eta haurrak?

Irri gozoz begiratzen genituen, baina haien begiradek

isurtzen zuten tristeziaz beti ohartzen ere. Maitasuna eta gozotasuna

gure artean sartzen zituztenak ea noiz handituko ziren

buruan neukan, askazia segurtatuko zuten ume koxkor

haiek, gure zibilizazioa geroztuko zuten umetxo haiek, gure

hitz egiteko molde berezia tinkatuko zuten haiek. Orain arte

eginiko lana debalde izango ote genuen? Gure emazteak beti

haurdun egoten ziren, eta ilargi bete bat ez zen pasatzen bizpahiru

erditze berri bizitu gabe, hark ekartzen zigun pozarekin,

etorkizun irritsuarekin, bizitzeko gogo etorberriarekin.

Goibeldurik, denek gure bidea jarraitu genuen, lagunak galdu

genituelako, baina baita geroa nahiko ilun genkuskeelako.

Zenbat ibili ginen ez dakit. Gose nintzen. Besteak ere bai.

Jakirik ez genuen, ehizatzekorik ere ez. Gutariko zenbaitzuk

inguru guztietan zagerizen kusku ilunxko batzuk mugitzen

1 umore

43 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 43

zirela ohartu ziren. Emeki-emeki higitzen ziren mukiz betetako

borobil haiek zuhurtzia handienarekin eskuratu genituen.

Ezezagun adardun mukizu haiei eskua hurbildu

orduko, bizkarrean zuten kusku borobilean gorputz luze hura

aterpetzen zuten, gordeleku seguru bat hartu nahirik bezala.

Horretan jaki berri bezain jangarria ezagutu genuen,

eta, laster, muki gustu hura desager zedin, izaki lirdingatsu

horiek errauts goriaren azpian sartu eta erre behar genituela

ohartu ginen. Elikadura berritzat hautatu genituen, eta gure

bazkaren oinarritzat hartu. Horrenbeste baziren, besterik ez

genuela jaten. Luzerako! Urez eta lohiz egindako lur berriak

urte askorako aitzinera joateko behar genuen proteina eman

zigun, eta, indarrez beterik, aurrera joateko gogoa eman.

Bertako mendiak, errekak eta oihanak bizilaguntzat hartu

nahirik, pozik han berean geldituko ginatekeela pentsatu genuen,

baina emazteen eskasak aurrera bultzatu gintuen.

Bizileku haren alde txarrak soilik kontuan harturik, lur bustia

eta hartzaren hondamenaren oroimenez inguraturik, han

gelditzeko gai ez ginen izan; eta, andreek ematen ziguten

optimismoa itzalita ikusirik, aurrera jo genuen.

Emazte misteriotsu haren mintzoak erroitz berri batera

iristen ari ginela oihu egin zidan.

Laster, gure urratsen aitzinean zirekien ezohiko amiltze

hark mututurik bezain liluraturik utzi gintuen. Han goitik

ibai guztiak nola beheraino jausten ahal ziren ikus genezakeen,

nire mendi kasko hartatik hauteman nuen berdina, ur

hari guztiak gurekin batean etorkizunari begira egon balira

bezala. Mendi tontorretik ikusi nuen hura orain denei garbiki

zagerien, eta begi zabaletan geneukan mundu berriak liluraturik

utzi gintuen. IZGOAZ hitza bururatu zitzaidan, denak

aitzinera egin bageneza bezala, urak, IZak eta Gizak. G soinua

44 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 44

gu denen gauzak adierazteko onartu nuen, eta GIZA, GIZON,

GU, GAIZ eta halako soinuen premonizione argia ukan nuen.

Halere, ez dakit zergatik, gogotik laster ihes egin zitzaizkidan.

Gailur hartatik ikus genezakeen amiltzeak izugarrizko aitzinamenduaren

aurrean ginatekeela hel egin zidan.

Lehen urratsa egin orduko, denboraren nozioa berriz ere

galdu genuen; eta, zipaturik eta zauriz beterik, beheko zelai

zabalean denak etzanik ginauden, gorantz begiratzen, gure

buruei ea halako jauzi ikaragarria nola deabru egin genuen

galdeginez. Orain arte bizi izan genuen guziari agur bero bat

emanez, gure gainean zeuden zuhaitz hostotsu haiei ohorea

eskainiz, negarrez hasi ginen, NNNN, GGGG, ARez, han

goian gauza anitz utzi baikenituen; batez ere emazteak, gure

lagun hilak, leizean izan genituen iturburuak eta agian ere

gure hizkuntzaren oinarriak. Haurrak denak bizirik jaitsi zirela

ohartu nintzenean, ibiltzen hasi nintzen, nire kezka bakarra

etorkizuna segurtatzea zelako.

Ur-jauzi handi hura apar zuriz amiltzen zen, alde guzietatik,

zabal-zabalik. Beheko ur bazter hartan eseri ginen, babesten

gintuen haritz sendo bezain eder baten azpian.

Eguzkiak anitz berotzen zuen, eta itzal hura onargarria egin

zitzaigun. Haritz hura orain arte bizi izan genituen guztien

sinbolotzat hartu genuen, eta gure arteko batek kantu bat

egin zion, lehen aldiz, bat-batean asmatu zitzaion kantua,

bertsotan egindako abesti sendoa, sekulan ahantzi behar ez

nuen geure arbolari egindako kantu solemnea. Bertsotan aritzeko

gai ez ginen; baina, lehen aldikoz eta orain arte onartu

genituen soinuekin, zenbait errima labur egin zituen.

Halere, doinua zen nagusi, eta horretan musika zer zen ohartu

ginen ere, ustekabeko aire bat jalgi zitzaiolako.

45 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 45

Harriturik begiratu genuen, eta berak bota zuen hura

errepikatzen saiatu ginen. Batzuei errazki atera zitzaien; besteei,

aldiz, ezinezkoa.

Kantu-eskaintza hori egitean, orain arte asmaturiko hizkuntza

eskas genuela nabaritu genuen, eta norbaiti edo zerbaiti

zerbait eskaintzeko edo emateko ala era desberdin

batean norbaitengana hurbiltzeko edo norbaitengandik

urruntzeko nola adierazi ez genekiela ohartu ginen. Jadanik

asmatu nituen soinuak baliagarriak izan zitezkeela ohartu

nintzelako, betiko nire baitatik N(ni) eta G(gu) atera nituen.

Logika bera segituz, beste gainerakoak tipustapan1 jalgi zitzaizkidan;

hala nola, D; hura edo haiek zirenean; edo Z;

zuek zinetenean. Horiek guztiak elkarrekin emanez, beste

kontzeptu batzuk sortu genituen. Orain garbiki ulertzen

nuen zergatik gure neskek NIZKA izena asmatu zuten, Izatik

etorria, NIk asmatutakoa, neska batek egindakoa.

NIZKA, neska eta GIZA, gizona, bi soinu miresgarriak IZ

etik etorriak, bizia erakusten zuen hitzetik, N neska asmatzailearengandik

eta G gizonengandik. Premonizione izugarrizkoa

ez ote zen hura?

O soinua nagusitu egin zitzaigun, eta gure eskasia bete

ere, hari, niri, guri, norbaiti, zerbaiti esateko ala emateko.

Nor-nori eta Nor-nori-norken lehen urratsak osatu genituen,

gure hizkuntza osoki aberastuko zuten aditz forma bereziak.

Berehala, ekintza, emaitza edo esate baten egilea hartzailea

bezain garrantzitsua zela ohartu ginen, eta Nori-ren nozioa

mintzairan errazki sartu zitzaigun.

Nik egindako zerbaiti O bat eransten bagenio, nik hari

egiten niola aski garbi zegoen. Z bat erantsirik zuei eginik

zegoela, G batez guri… eta hala aditz hirupertsonala osatu

1 Bat-batean

46 –

Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 46

arte. Halere, beste zerbait falta zitzaigunik sumatzen genuen,

baina geroko utzi genuen.