Boleroa eta amatxi A Ravelen Boleroan oinarritua 17/03 01/26 n bukatua
ENTZUN GRABAKETA ONA 2026EAN
A Ai amatxi zu zara gure erregin nagusi, zure inguruan beti biltoki familiako gozo eta ezti,goxoa duzu behatzetairri, AI AMATXI
E Ziburu zure herria duzu hainbat maitatu portu ta mariñel ostatu Arrantzale eta kapitain pilotu langile eta arrain merkatu
A Zibururen kondaira izan da hain aberatsa kaxkarot eta agoten urratsa, sokorritik itsasoaren hatsa itsasargi eta adarraren hotsa AI AMATXI
E Bordagainen genuen etxea,baserria,behi ardi xakur, baratzia eta gure etxeko sukaldia,oroimenak kontatzeko tokia FLAUTA
A Ravel aro berean bizi izan balitza, Hartuko luke luma ta lapitza boleroari zuretzako hitza,oroimenai zabaltzeko giltza AI AMATXI
E Denok hainbeste maite zaitugu gure amatxi, ixtorio eta kontu ugari , zure sekretuak entzun nahi, elkarrekin umore eta irri
A Boleroa nori dago egun eskainia, Ida rubinstein dantzaria lehenbiziko dantzari bilusia, amatxirentzat pekatu handia AAI AMATXI
E Nork pentsatzen ahal luke boleroa euskaraz,kanta zitaikeela untsalaz, hitzez, neurkadaz eta musikaz , euskal kantu baten tankeraz,
English
Euskera
Español
Français