GOIAN INDIO EMAKUMEA 15/08
MILa zortzirehunta berrogeita hamazapigarrenean, ameriketan
Bere izenak zioen bezala, Goian andrea zuhurra benetan
bizi guztia apatxe tribuen aldeko defentsan
bere senarra komantxeek erail zuten erasoan
A eta E amorruz F#m Goian DAE
Behin baten, aberen mozorroz komantxeen ospakizunera zen joan
maltzurki sartu, ta agintaria seduzituz, haren tipira zuen ereman
sasi-amodioen artean, nabala sartu bihotzean.
ile larrua erroz erauziz, mendekua beteta azkenean
A eta E amorruz F#m Goian DAE
Keytenen ohorea salbatuta, xedea bururaino zuen ereman
eredutzat harturik betiko laudatua apatxen artean.
Jeronimorekin bat eginda,tinko indioen defentsan ariizan
baina Yankeek sartu zuten presondegi zolan,
A eta E amorruz F#m Goian DAE
Bizi guzia preso egon, hil egin zen hogoita hamar urteetan
Ta irudi laudagarria bihurtu Goian, indioen gogoetan
Herriek etsenplutzat hartu beharko lukete mundu osoan
halaxe izan behar litzateke ere gure euskal Herrietan.