BARATZEA

                                                   Baratzea C                    doinua lantzen

Lehen baratzea haur aroarena,
udaberrian lapurturiko gereziena
udazkeneko basudare eta pikuarena.
Zer oroitzapena  gure baratzarena

Neguan Paretan mukitsu, barraskilo eta bare,
labaintzen landarez landare
ta arra, xixari lurraren altxor eta ondare
zer zuhaitz  itzal emaile

Milesker bero ta hotz , iduzki eta euri
demazkizuenek lokatz eta lohi.
ama eskutan nabal eta esku zapi
besoan zintzilik saskia beti

afal denboran familia mahai inguruan
barazki beroak eltzean, fruitu gozoak ontzian 
lekak, tipulak, lur sagarrak egosten tupinean
eta familia osoa zorionean hizketa beroan

Etxean jaten den guzia bilduta baratzean
goizero ekarrita eta landuak sukaldean
baita ere sagarrak, erretzen daudenak labean 
orain baitaude  bere sasoinean

milesker zuri baratze elika emaile
eta etxeko altxor eta ondare
hain apaindurik daude bazterrak ere
hainbat landare lili eta lore


porru salda eta zainhori