Amaren oroitzapena 18/12- Doinua 04/01ean aurkitua
En souvenir de ma mère. recordando a mi madre, memory of my mother.
Ama 5 urteetan galdu nuen eta 2026. urtean 100 urte bete izango lituzke. Nik margotzen 50 urte
J' ai perdu ma mère à 5ans et en 2026 elle aurait eu 100 ans. De mon côté, je vais faire mes 50 ans de peinture
Perdi a mi madre a los 5 años. Hubiera cumplido los cien en el 2026. Yo cumpliré 50 pintando este mismo año.
I lost my mother at 5 years. She would have been one hundred years old in 2026. Myself 50 years painting.
Dm Zure hatsa dantzut hutsaren isiltasun pisuan
Bb Zure aurpegiaren bila nauzu, begirada galduan.
Oi ama, zure boza itzali zen betiko eternitatean
zure eskasa graba turik daukat, daukat gogoan.
Amaren oroitzapena daukat, zizelkaturik erabat ,nonbait , aait, nonbait, aait
Zure esku amultsuak, ene sehaskaren dilingo
ahanzpenaren oroitzapena ene barne sakonean dago
neure bihotzeko lezean, ihes egin arren goizko
zure hats beroa sehaskan neukan, neukan bideko.
Amaren oroitzapena daukat, zizelkaturik erabat ,nonbait , aait, nonbait ait
Argazkietan zure soa,eztitasunaren izpilua
dirdirez dirau nire gogoan zurea, balizko zerua
eta Jainko maitea inoiz gogotik ezin kendua
Oroimenaren arnasa daukat , daukat sartuaC
Amaren oroitzapena daukat, zizelkaturik erabat ,nonbait , aait, nonbait ait
Aspaldi Joan arren oraino ene muinetan C zaude
Zure eskasak nere oldarmenaren eltzea baitu bete
zure eguzkiaren distira, oino, inoiz ihes egin gabe
Zure arrastoa ene baitan, daukat ,daukat hil arte
Amaren oroitzapena daukat, zizelkaturik erabat ,nonbait , aait, nonbait ait
English
Euskera
Español
Français