ANDREAS LAGUNA

                                                                        Andreas laguna  08/01

                                                                                              

 

“Adizu“,-“ xo“,    Erne ta so
lagun otoi ez egon lo
“Entzun ta“,-“ xo“tinkorik so.
Doinua gozo gozo
Esnaturik erdi lo hago,  lotan atzarria hago,
ezin ernatu eta ezin atzarri, aireari so  hago, 
mundu berezian hi habil,  gehienetan duk hi paso,
airean hedoian dilingo, hegaldakan gozoago

“Adizu“,-“ xo“,    Erne ta so
lagun otoi ez egon lo
“Entzun ta“,-“ xo“tinkorik so.
Doinua gozo gozo
Re mi fa sol do, xuri beltzak flautaz arinki jo,
doinua  dantzan baitago oraitxe bai  hortxe hobeago,
Tresnari eman ziok gogor, arnas ta hatsa tinko,
Bainan kasu airean euli bat dago ta hari ez egin kaso.

“Adizu“,-“ xo“,    Erne ta so
lagun otoi ez egon lo
“Entzun ta“,-“ xo“tinkorik so.
Doinua gozo gozo
Argia hire gainean piztuta,harmonia hortxe dago,
Eta dantzan airean melodia, txirulari ozenago,
doinua gora eta behera jirabiraka batago,
Airea arin eta arinago eta halaxe denok gozo.

“Adizu“,-“ xo“,    Erne ta so
lagun otoi ez egon lo
“Entzun ta“,-“ xo“tinkorik so.
Doinua gozo gozo .