HAUR KANTA BERRIA
Kantuaren funtsa Saran, Ziburun eta Senperen bildua 1881 ean
Ametsen baratzean, umeak erne
josta, irri, alai,,zirtzil maltzur, tente
zoriona haur dirdirez beterik daukate
etxean edo plazan jostatzen ari dirade
Kukuruku!- Zer diozu? Buruan min- Zerk egin? Axeriak-
Axeria non? Berroan- Berroa non? Suak erre- Sua non?
Urak bil- Ura non? Behiak edan- behia non?
Behitiko landan- landan zertako ? Bazka jateko- Bazka zertako? Esnea emateko ,esnea zertako ? haurrak hazteko eta. asetzeko
Laster, jauzi, arinak, airearen pare
kexadurik gabe, ilauna legea dute
gaueko ametsetan danba lo dirade
Inozentzia dantzan, argia soan daukate
Kukuruku! Nor da ? Axeriko. non ote da? Behitiko landan Zer ari da ? Artoa eriten, Artoa zertako? -Hazia eriteko.
Hazia zertako? -Oiloendako. Oiloak zertako? - Arrautzak (e)mateko.
Arrautzak zertako? - Apezendako. Apeza zertako? -Meza emateko! Meza zertako? -Arimak/ salbatzeko.
Beti galdezka, beti jakingose
ingurua deskubritu nahi, jakinaren truke
Haurrak hain goxo, ezti, gaistokeririk gabe
heldu erantzun guziak dituzte adiskide.
Kukuruku! Dindan/ dindan, balendan! Elizako atean/ gizona dilindan. Zerin du? Bekatu! Jainkoa ukatu?Ho(r)i ezta bekatu ! orra zanpatu? Hori bai bekatu! Anianda! Manianda! /Maria elizan da/ igandea mezan da! /Kukuruku oilanda, /*gizona ito/ omen da/. Non da? Eliz aintzinean, hala biz, kikun kuan.