Orreagatik Amaiurrera

 

                                                                                                            ORREAGATIK AMAIURRERA

                                                                                                        

Orreagako pagadiak / euren gailur garaietan gogoa

oroitzen bizituriko  pairua

Orreagako mendipetan mendeku oihartzun gogorra, orroa

harri  kotorrak  damiltza patar behera, badoa  amorrua

Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan,  nafar Euskal Herrian.

 Girizo, Mendimotz, eta/ Ortzantzurietatikan ikusia

uda gogor beroaren hazia,

katez josiritako muin gorrien borbor hazia, hozia

baskoin nafar urbegiak iturritik sortzen ari askazia

Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan,  nafar Euskal Herrian.
.

Haitzarte ta ibañetan dantzut ozenki zuen  oihua,

zizelkaturik duzue euskal gogoa. 

Iruña arpilatzeagatik, Errolani, ehortz hobi zuloa,

Amaiurrren bukaturik, hamalau mendez bizirik Nafarroa 

Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan,  nafar Euskal Herrian.

 Han Nafarroako erresuma arkaitzen artetikan sortua, 

orduan jeiki Euskal herria askatua

geroztik euskal probintzi bakoitxak bere forua, ohikoa

Nafarroa librea izan dadin gure amorrua 

Orreaga gogoan, eredu Euskal Herrian
Pago ta haritza gure euskal geroan
Zazpi zuhaitzetatik bat Nafarroa batuan
Baskoinen lurrama, gure euskal herri berrian