Egia beste toki batean dago

                                                              Egia beste toki batean dago

                                                                                                    

Egia beste toki batean dago

Aldiz non, nolako eta nongo

Hegaldan hzuxe eta urrungo

Bakoitzarena omen hobeago

 

Egia beste toki batean dago

Bakoitzak berea daukalako

Eta oroen koropiloa sasia delako

Batek besteari gaina hartu nahi diolako

 

Egia beste toki batean dago

Agian  airean, hegaldan, dilingo

Nor beraren egitxoa egia ez delako

Egi guztietan egia dagoelako

 

Hobe isilik, hobe isilik

nerea den harena hura den nerea

Hobe isilik, hobe isilik

Hura den enea , nere den harena

 

Egia beste toki batean dago

Hedoietatik  agian helduko

Ta usteen euriz naiz bustiko

Agian  aterkia hartu beharko

 

Egia beste toki batean dago

Eta besteenaz naiz ni hornituko

Bainan enea ez dut ukatuko

Egia inun ez dagoelako

 

 Hobe elkarrik, hobe elkarrik

Bestearenari kasu eginik

Hobe elkarrik, hobe elkarrik

Elkarrizketaz aberasturik