Boleroa eta amatxi A Doinua lantzen. Ravelen Boleroan oinarritua 17/03
Boleroa atabal+flauta+violina+gitarra1 + gitarra 2
Ai amatxi zu zara gure erregin nagusi
zure iguruan beti biltoki
Familiako gozo eta ezti
goxoa duzu behatze ta irri Ai amatxi
Ziburu zure herria duzu hainbat maitatu
portu ta mariñel ostatu
Arrantzale, kapitain pilotu
langile eta arrain merkatu
Zibururen kondaira izan da hain aberatsa
kaxkarot ta agoten urratsa
sokorritik itsasoaren hatsa
itsasargi ta adarraren hotsa ai amatxi
Bordagainen genuen etxea,baserria
Behi ardi xakur, eta baratzia
eta gure etxeko sukaldia
oroimenak kontatzeko tokia
Boleroa atabal+flauta+violina+gitarra1 + gitarra 2
Ravel aro berean bizi izan balitza
Hartuko luke luma ta lapitza
boleroari zuretzako hitza
oroimenari irekitzeko giltza Ai amatxi
Denok hainbeste maite zaitugu amatxi
ipuin ta kontu entzun nahi
berriz sekretuak azal et’ irri,
zure bizian kondaira ugari
Hauxe baita neure kontrizioko akta
zu ene bihotzeko sonata
eta orain zure eskas ta falta
pil pil jarri nau eta behar kanta
Boleroa atabal+flauta+violina+gitarra1 + gitarra Denak elkarrekin