HAUR KANTU BERRIA

                                                                           HAUR KANTA BERRIA

 

                                                                       

         Kantuaren funtsa Saran, Ziburun eta Senperen bildua 1881 ean

                                              

Ametsen baratzean, umeak erne
josta, irri, alai,,zirtzil maltzur, tente
 zoriona haur dirdirez beterik daukate
etxean edo plazan jostatzen ari dirade

Kukuruku!- Zer diozu?  Buruan min- Zerk egin? Axeriak-
Axeria non?  
Berroan- Berroa non? Suak erre- Sua non? 
Urak bil- Ura non?
Behiak edan- behia non? 
Behitiko landan- landan zertako ? Bazka jateko- Bazka zertako?  Esnea emateko ,esnea zertako ? haurrak hazteko eta. asetzeko

Laster, jauzi, arinak, airearen pare
kexadurik gabe, ilauna legea dute
gaueko ametsetan danba lo dirade
Inozentzia dantzan, argia soan daukate

Kukuruku! Nor da ? Axeriko. non ote da?  Behitiko landan  Zer ari da ? Artoa eriten, Artoa zertako? -Hazia eriteko. 
Hazia zertako? -Oiloendako.  Oiloak zertako? - Arrautzak (e)mateko.
Arrautzak zertako? - Apezendako. Apeza zertako? -Meza emateko! Meza zertako? -Arimak/ salbatzeko.

Beti galdezka, beti  jakingose
ingurua deskubritu nahi, jakinaren truke
Haurrak hain goxo, ezti, gaistokeririk gabe
heldu erantzun guziak dituzte adiskide.

Kukuruku! Dindan/ dindan, balendan! Elizako atean/ gizona dilindan. Zerin du? Bekatu! Jainkoa ukatu?Ho(r)i ezta bekatu ! orra zanpatu? Hori bai bekatu!  Anianda! Manianda! /Maria  elizan da/ igandea mezan da! /Kukuruku oilanda, /*gizona ito/ omen da/. Non da? Eliz aintzinean, hala biz, kikun kuan.