1977
Hipopotamoa
Ttiki-ttikitik bururatu zitzaidan
jostailu eder bat nahi nuela ukan
amari esan nion negarretan
hipopotamo xuri bat nahi dut orain(2)
Hipopopopotamo xuri bat(2)
dut nere gogoan
Eguberri batez papa noelek
eman zidan ahoz zabalik zegoen
halako abere maitagarri bat
ta handik honat nerekin daukat(2)
Hipopopopotamo xuri bat(2)
dut nere ondoan
Ume bat nahi nuela aspalditik
hik ere hori ongi badakik
bainan ez nuen uste halako oihurik
botako zituzkela zintzurretik
Hipopopopotamo xuri bat(2)
dut nere etxean
Egun batez haurrak zoologikorat
joan nahi zuela abereak ikusterat
Hipopotamei hurbildu sobera
harat joan nintzaden sabel barnera
Hipopopopotamo xuriak(2)
nau bere barnean