Han ala hemen 1979

Han ala hemen

 

Ni bizi naiz...........hemen

Ni bizi banintza.....han

Ez ninteke izanen...hemen

Behar bada bai........orain

Ez liteke betiko izanen...hemen

Bizi naizelako.

Nun bizi nahi nukeen?

Han!

Hemen

Baino gehiago.

Hura ez dezagutelako?

Honek aspertzen nauelako?

Ez dakidalako?

Gezurtia naizelako?

Hau maite dudala

Nabari zaidala?

Eta zer!

Han ala hemen!

Zergaitikan hau maite dudan?

Ezagutzen dudalako?

Bizi naizelako

Hemen

Naizelako

Hilko?

Biak bat garelako?

Eta zer!

Han ala hemen!

Amen

Xubiltz