iDUZKITZAL 63
HITZAK J.A ARTZE
DOINUA/ :XUBILTZ
Ez niri iduzkirik itzal
ez eta ere apal.
ezin badute ere hura
ene begi ahulok jasan.
Ez du eguzkiak errurik
ene begi gaisook
ezin badiote hari
begiz begi begira
izatekotan
indar gehiago bekie
otoi arren ene begioi
Zer litzateke ene bihotzaz
jantzi ezean zure aurpegiak
bete ezean zure begiak
hutsik eta bilutsik hotzez.
Ez otoi eguzkirik
ene begioi itzal.
Ez arren zure aurpegirik
ene bihotzari estal
lehergarri bazaio ere honi
ito-zoriak izutzen badu ere,
Jotzen duzunean goitik
goitik nere goienetik
iharrosten batera barrutik
barru sakonetik.
Zer litzateke ene bihotzaz
jantzi ezean zure aurpegiak
bete ezean zure begiak
hutsik eta bilutsik hotzez.
Bekio arren bihotz honi egia
Hori du bere, hori du bere ogia
Etor bekio, betorkio, otoi bihotz honi argia
hortaz du berak, hortaz du eta berak bere haragia
Zer litzateke ene bihotzaz
jantzi ezean zure aurpegiak
bete ezean zure begiak
hutsik eta bilutsik hotzez.