Eliteari ez!
Hitzak lerroz lerro ditzadan ezar
Ez dut argirik behar
Ez otoi,ez argirik ekar!
Neure nortasun agiria dut inongoa
Nazionaletaterik gabekoa.
Idazteko dagidan hautua
Ez da publikoa
Ez ta ere jendeen artekoa.
Ni asmatzailea naiz,zinez
Olerkiak ditut erditzen,oinazez
Doinuak ditut isurtzen,saminez
Margoak ditut estaltzen ,odolez
Begi belarri hadi!
Besterik ez dut nahi!
Aspertu bainaiz bilkurez
Tele irrati saioez
Eta elkar hizketez
Nola ez adierazpenez!
Neure izaeraz naiz bakarti
Lotsati bezain kezkati
Nahiz eta ez ageri.
Asperturik nago intelektualkeriz
Hitzak bertsotan badoazkit izerdiz
Ozenki dagaldate:Ni al niz?
Nere begiak betetzeko garrantziz
Apaindura ergeletan eroriz.