1982kamioia
Entzun al dezu neure anaia kanpotik gaur gure herrira
Bi kamioi etorri direla jende zaharrekin betetak
Ikusi al dituzu kaleak ta gure herriko jendeak
Iduri du Euskadin gaudela,atso zaharren erreinuan.
Alde batera edo bertzera,itzuli zure begiak
Ikusiko duzu nola kanpotarrez beterik gaudela
Herritik kanpo doazte gazteak,lanik ezin billaturik
Herrirat aberats berriak datozte ehunka kanpotik.
Ehun etxetik larogeitamar,kanpoko aberatsenak dira
Ta gelditzen diren hamarrak,herriko nagusienak
Nola nahi dezu arrantzaleak.artzain edo langileak
Holako sosak ordaintzea,aberatsak ez baitira.
Turismoa eta dirua,dira herrian etsaiak
Ahantzi gabe frantseskeria eta ta langabezia
Ez dago iñor kontra egiteko,aberatsak baizik
Gaztedia botaz ta gero,ez da hemen Euskadirik.