Nehorrek ez daki
Nehorrek ez daki itsasoa hil dela
Nehorrek ez daki gaur ehortziko dutela
Nehorrek ez daki utzi gaituela
Lanbroarekilan lurrin gorantza doala
Nehorrek ez daki itsasoa hil dela
Nehorrek ez daki daldar ikaraz dagoela
Nehorrek ez daki zeruko miraila
Itsasoaren berpizle gaur bilakatu dela
Nehorrek ez daki nora doan lainoa
Heze arinka agurka nora goiz freskoa
Nehorrek ez daki nola itsasoa
Hilketaritzat hartzen ari eki beroa
Nehorrek ez daki hor dela debrua
Ttakun ttakun ttakun ttakun ttakun tta soinua
Lanbro adiskide,lagun itsasoa
Airean hegaldan oholaren oi oihua
Ttakun ttakun ttakun Ez!
Txukun txukun txukunez
Kantu turu soinu turu txistu turu lizunez
Zerua gaur dugunez
Beterikan lagunez
Hegaldaka txalaparta aditzen dugunez.
Orain nik badakit oino dela bizi
Orain nik badakit gaur ez dutela ehortzi
Nahiz ta ez ikusi,ez gaituela utzi
Gorantza doala eskumiña ta goraintzi
Nik ere badakit iza dela hazi
Daldarezko soinekoz egun zaigula jantzi
Zeruko mirailak duela jainko Ortzi
Itsasoa berpizten ari zaigula hasi
Zer ari hedoiak,dituztela igurtzi
Goiz frexkoa ikaraz gorantzaka ihesi
Itsasoa urduri,uhain arin hazi
Lurrin hezeak jalgiko dira euri etzi
Nehorrek ez daki deabrua nun bizi
Agur ttakun ,egur ttakun ohol soinuari
Lanbro adiskidei,Itxaso amari
Igerikan badoa goiti behiti itzuli.
Ttakun ttakun ttakun Ez! Txukun txukun txukunez !
Kantu turu soinu turu txistu turu lizunez . Zerua gaur dugunez,beterikan lagunez ! Hegaldaka txalaparta aditzen dugunez Xubiltz