Mugitu pilota
Ehun urte ,ehun mende, Euskal Herria jota
bi aldeetako joleei zinez, bost axola,
ezer ez zaie inporta, noiztik hasi ote joka ?
Besteen menpe garen herria beti malkoka
Batzuk sasi iraultza, besteek karlisten aurka
Frantsesen handikeriz euskara trufaka
Euskal Herrian ere nork ahantzi diktadura zanpaka
Mendez mende hiru herriak beti gorabeheraka
Urteak pasa ta haienak, egin nahi izan gaituzte
mintzairaz, izaitez, arrozkeriz bete
gure artekotan, ez da pasa sekula debalde
biziak gure arteko asko haienak bilakatu dituzte
Bainan hementxe gaude mendez menden ondorioz
burua altxaturik euskararen medioz
erantzuntzat legea kartzela, errepresioz
asperturik gaude bien eraso arerioz
Nafarrotik ukatuz, euskaldunen odola
mila bostehunta hamabitik dena dago hol-hola
gero Ikurriñari har gorroto, eta nafar erredola
inbasio hartatik nahi dute izatea espanola.
Iparraldean instituzioaren alde gure hiruetan
t’armen aitzakia isildu zaigu denetan
xede bakarra gu izatea da euskal herrietan
baina kasu ez urtzea berriz ere malkoetan
Beharko dute behingoan mugitu pilota
ez badute nahi segitzea elkar mutur joka
Hau ez da herri kirola, nahiko harri eta soka
tira, gurekin elkarrizketa, toka eta noka
Geroa zer bihurtuko, nehork egun ez daki
Zazpiak bat leloak etorkizuna behar du ireki
amaren bihotz baitan, zabalikan bi begi
euskara bizi zedin baitzen jaio ta jeiki
Etorkizuna baitugu askaziez egina,
euskal nortasunez mendez-mende beti erina
aski egur eta kate, eta burdinen mina !
Gora hetsigabeko herri isilaraz ezina !
ez da hain agure, Ustaritzeko biltzarraren adina
are gutxiago Mitterrandek kantaturiko ,gezur fina
Herria xehatu zuen, Gernikako herio hegazkina
Oihu etsaia egin zutenean Nafarroa Euskadi da
La, la, la…..lalala, lalala,, lalala Gure aurka beti gerturik lege ta inbasio, Armamin, zanpatze, ahalke, ta herio ; Euskal herria da gure, hau baitoa serio, utzi bakean eta sekulako adio
{xmp3}13mugipilotaona.mp3{/xmp3}