Erosoa, erasoa
Bizia aurrerantz badoa, iturritik behera, errekatxoa
Ibaia hazturik eta bizi gogoa, bistan dago itsasoa.
Giza nola din eta nora doan? Derdin, gizakumea badoa
Ur jauziz, txinpartez, edo putzuz ,uretan dago erdi itoa,
Erosoa erosoa, laket ur erasoa
Erosoa erosoa, oi beldurrez jasoa
CGE
Zalantzez beterik,badabia,arroketan urrats pausoa
Ur sakona saihestu nahirik, itzuriz ur jauzi garraioa
Ito ikaran baitabil orain, etsai du naufragioa
Igerikan baino, harriz harri jauzika, ukatuz jarioa
Erosoa erosoa, laket ur erasoa
Erosoa erosoa, oi beldurrez jasoa
Zuhur bideak dagi zuhur gogoa…. Zenbat? Zer? Nola? Noraino?
Neurtu, konta, tinka eta kanta, hau ez da erakatsita baino
Ur,lur,zur, argi ausarta baino nahiago uzkurra den laino.
Ertze lehorreko lasterbidetik, bizi gogorik, ez,egundaino
Erosoa erosoa, laket ur erasoa
Erosoa erosoa, oi beldurrez jasoa
Ur bazterrean dantzuen oihartzuna, kobazuloarena
eztena, ezpata, eta ordena, ohituraren aldeko hurrena
itxura baizik maite ez duena ,nor etsai banan ez dezakeena,
uretatik libre ibili baino, buru makur, ohikoetan dutena
Erosoa erosoa, laket ur erasoa
Erosoa erosoa, oi beldurrez jasoa
Uretan gizak bide zuzena, funtsean murgilduko duena
hauspotik, haize firfir ozena, paretik dantzut dei ozena
Arrisku, argitsu!, Sor ta, hilbide! Itogaiaren patu zuzena
Itsaso zabaleko murgilgai, adarrarena adi, hau azkena
Erosoa erosoa, laket ur erasoa
Erosoa erosoa, oi beldurrez jasoa
Giza nola jina eta nora joana? Gizakume, hator arren hona
Salbabiderako iritsi zaigu/ burrustan aukera, uhain bana
Ibaiari betiko agurra, menditik zetorkigu ur ona
Itsasorantz baderamakigun ohituretako etorkizuna
Erosoa erosoa, laket ur erasoa
Erosoa erosoa, oi beldurrez jasoa