95k- Zurruneria alde 2013

Zurruneria alde

Intro Nat : Am, G, Am, G, Am

 

Bi gehi bi berdin lau

Ez! Lau gogoeta ez dituk berdin hau

Bi ideia bider bi, agian hamalau

Zurruneria alde diagu gaur!

Nahiago geniake ez konta eta bihur nini edo haur

 

1 Haizeak ustegabeko hedoiak dakarzki

ekaitz haizeak hauspoz, zerua garbia utzi

eguzkia zekarrela nehork atzo ez zuen igarri

inork hozitu behar zirela bihotz, ortu eta izadi Bi gehi bi berdin lau

 

2 Gure mundua hobetzera doala diote agintariek

aldiz ustegabe dena amiltzera deramate haiek berek

gosea, pobreak goraka zoriona omen zeramatek

sasi medikuek eskutik heriotza ekartzen baititek Bi gehi bi berdin lau

 

3 Kateen artean zegoenean loturik bere bihotza

Emozioetan urteak iragan, minbera, nigar hotza

Libratu ta poz malkoak zoriona igarriz geroaz goza

baina luza gabe zeruan leher ximista eta ortotsa Bi gehi bi berdin lau

 

4 Hobe hitzik gabeko bertso kantu eta olerki

hobe genuke doinu soiletan, isilik, kantuz ari
bi gehi bi zurrunak bertsorik ez baitu merexi
bost min, sei negar, mila uholde eta harresi Bi gehi bi berdin lau

Solo GITARRA

 

Bi gehi bi berdin lau
Ez! Lau gogoeta ez dituk berdin hau
Bi ideia bider bi, agian hamalau
Zurruneria alde diagu gaur!
Nahiago geniake ez konta eta bihur nini edo haur