Amanita
Gernikako arbolaren ondoko perretxiko, berpizten hasiko
Enbor zaharrari ilauna kutxatuko, gero eta sakonago
ximikoz ernatzen, amanita bihurtzen, berde xuabeago
Gizarteak beharko lukeen hats / berriez nago puztuago
Desorekaren maisu izan nahi nuke , aurkari betiko.
Ohiko heziketaren harpetik, sentituz libreago
Banator, banoa, banago, banako, binako, launako
topiko, tipiko, edo turistiko, tori ba ostiko
hiriko, bibliko, ohiko eta piko, estutu gerriko
bizkai gudari dantzaz, besoz eta hankaz, ezpata zorrotzago
Betiereko protesta dantzetan murgildurik, gero barneago,
errabiaren txistuak danborilean joka, adigai bainago
Dei nazazue otoi! Oraino ozenago! Gero ta gehiago
Amets ilusioan, bakarrik agian sarturik bainago
Bide harritsuan, maiz/ muturkatuz, karrasitan naiz igo.
Erroz goraren zurubitik hegaldakan, gero eta gorago
Banator, banoa, banago, banako, binako, launako
topiko, tipiko, edo turistiko, tori ba ostiko
hiriko, bibliko, ohiko eta piko, estutu gerriko
bizkai gudari dantzaz, besoz eta hankaz, ezpata zorrotzago
Topikoen semeez, ohituraren alabez gaur aspertuago
kloroformoz beterik, konformisten etxetik are t’ urrunago
dantzariz naiz bezti, amanitaz jantzi, gero ta askeago
Hitz ederrez , moral, sermoi, eta etikez, asperturik nago
erakaspen itsuez, aginduz ta ordenez, nazkaturik nago
Txontxongilo tiranoz , kuartelez, kartzelez okazturik nago
Banator, banoa, banago, banako, binako, launako
Topiko, tipiko, edo turistiko tori ba ostiko
Hiriko, bibliko, ohiko ta piko estutu gerriko
Arbolaren azpiko perretxiko, gero ta amanitago