Maritxu
Kantu hau osoki espresionista abtraktua da. Bere lerrotan maiz esan ulergaitzak ezarri ditut ez direlako hitzak ulertu behar kantuaren zentzua ulertzeko. Hori da kantu honen funtsa.
Joaldunak itturingo plazan larru ta garez saltoxka, jauzika
Amaiurko gaztelua, oroimenez, hego aldera, agurka
Zozaiatikan da aditzen, gris berdea, Astraingo balsa horixka
Nere leihotik begira, katu beltzak xotinez, so ortziren hotsa ortoska.
Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, Maritxu, Maritxu, Maritxu.
Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, Maritxu, Maritxu, Maritxu.
Tximistak Iparlako haritz harroak jo ditu, jo ditu
Ursuko santa Ana ikaran, erditze berriez harritu,harritu
Saioan ohiko usteak malko gaziez, Baztango erreketan urtu
zigor gorri- gorrietan, suaren txinparretan, Etxetxipiko Maritxu.
Maritxu Maritxu,…..
Errotazain bizar xuri, begi jauziez, urduri ibaiaren bila
Infernuko errekatik nigar malkoak darioz itsasora
Cezannen harrietatik linburiz, goroldio hezeak ahanztera
Apoaren bila, akerraren txeka, sorgin sortuen antzera.
Maritxu Maritxu, …..
Gauari irainez ari, goizalbak agurtzen izpi berriak
Bainan herri arragoaren ardi, behi ta ahuntza aspaldi deitziak
Nafarroa askearen bularretatik, berzurkatu nahi esne ahantziak
Argi berriez asetuz, orai sendatu nahi ohiko zauri erre gorriak,
Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, Maritxu dute kiskaldu.
Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, hoben gabeko Maritxu.