Hau hauxe konfinament da
Hau hauxe hauxe konfinament da
kantuz ari nahi burua egin baino eztanda
hau hauxe bihotza zait danba danba
gure bizitzeko manera pikutara joan da
Hau hauxe egin behar dugu kanta
eta ahal bada ere edan ardo tanta
Hau hauxe orain naizen artza panda
berriz ikusi nahi nuke Larrun ta Artxanda
Hau hauxe ez da egoera xarmanta
birusari sartu diezaiogun marranta
hau hauxe halere ez da dolukanta
agian asmoaren rumba eta samba
Hau hauxe suziri eta girlanda
sendakuntzari olentzerok opari galanta
hau hauxe deitu txistulari banda
ea behingoan aizu den egitea parranda
Hau hauxe orain da nere azken txanda
oihu egiteko redios eta caramba.
Hau hauxe amets gaistoa izan da
denok elkarrekin orain egin dezagun kanta