Hobe berdintasunez
De la igualdad de las razas
De l' égalité des races
Mundua gizagai zegoelarik- Gizakiak Afrikan sorturik
gizon-andreak ausardiz beterik- eki-iparrerantz oinez abiaturik.
patuaren bidea jarraiturik.
ooooo Mendeen ondoren txuriak bihurtu dire
Al atake!! oihukatzen dute
heldu berriak arrotzak baitirade
hala baitziren haiek ere iritsi arte.
Beltzak, marroiak zirela ahantzi dute
Dardak eta lantzak eskutan dituzte
Hor ez da andrerik, gizonak dirade
laudatzen hainbat indar eta kolore
herra egarri ta gorroto gose.
Zoko batean jada jainkoak prest daude
ea gizonek noiz asmatzen dituzten
aitzaki ederra behar baituteOOOOOO
Hobe berdintasunez! Indarkeriari ez! Desberdintasunari ez
Mundua gizakitua izan zelarik
Txuriak iparretan kokaturik
Koloreari garrantzia emanik
euren zilborrari begira baizik
emeak haurdun lezean utzirik
Gizonak indarrez nagusiturik
gaiztokeria ta zozokeria elkarturikOOOOOO
Errazismoari ez, matxismoari ez, hobe berditasunez-
Gizakia kolore batekoa izan balitz, hainbat hobe-
Aise hobe, jainkoa beltza/ izan balitz, aise hobe
Total hobe, Jesus andrea/ izan balitz, dudarik gabe-
Hainbat hobe, arra indartsu ez balitz, egiz hobe-
Aise hobe, gizona arra ez balitz, total hobe, total hobe OOOOOO
Matxismoari ez, desberdintasunari ez errazismoari ez, hobe berdintasunez
Hainbat hobe denak berdin bagina
emakumeak, gizonak berdinak
Aise hobe baztertu indar eta mina
Total hobe, kolore gabe eginak
Egiz hobe, Jainkorik gabe imagina-
pentsa izan duten eragina
total hobe berriz ere imagina
aise hobe indarrik gabe, imagina
total hobe dirurik gabe, imagina OOOOOO
Matxismoari ez, desberdinatasunari ez, errazismoari ez, zozokeriari ez, Hobe berdintasunez.